Saroi

Saroi, majada edo korta zelaia edo bazka lekua ondoan duen borda da[2]. Ardien bazkalekua, bereziki etxolaren ingurukoa[3]. Saroia biribilean mugatutako lurra da, erdian harri bat duena[4] (haustarri deitua), eta artaldearen babeslekua izaten zen. Udan saroi garaienetara igotzen ziren artaldeak. Neguan, berriz, saroi babestuen eta handienetara joaten ziren. Lurraldea antolatzeko sistema zaharrenetakoa izan zen.[5] Normalean, ura, belardiak eta elikagaiak ugari diren eremuetan kokatzen dira, eta animaliek behar adina hornidura izan dezaten.
Jatorriz, saroiak auzotar guztienak ziren, baina denbora aurrera joan ahala, norbanakoen jabetza bilakatu ziren[4].
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerutik ikusita oraindik-orain posible da saroiak ikustea: zirkuluak dira. Erdian mugarri batek beste lau puntu kardinaletan markatzen zuten saroiaren mugak. Denborarekin, askotan, saroietan baserriak sortu ziren.
Saroi bidezko ongarritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Praktika tradizional bat da, non artaldea gauero saroiaren lursail batean biltzen den. Hurrengo gauean, artaldea saroiaren beste lursail batera mugitzen da, eta horrela gauero. Praktika honekin lortzen da artaldeak saroiaren lursail guztiak zeharkatzea eta bere gorotzekin lurra ongarritzea, humusa sortuz eta landareen produktibitatea handituz. Azken urteetan, praktika hau gainbehera egin du, batez ere trashumatziaren gainbeheragatik eta abeltzaintza intentsiboaren hazkundearengatk.
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saroiek izen desberdinak izan dituzte lurraldez lurralde:[6]
- Saroi esaten zaie Gipuzkoan[7] eta Nafarroan
- Korta edo kortabaso Bizkaian eta Araban
Azkonarzuloeta kortabasoko mugarria Sollube mendian Arrietan. - Ola Zuberoan
- Seles izena ere erabiltzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idatzizko historia abiatu zenetik dago horien testigantza. Luis Mari Zaldua Etxabe Euskal Filologian doktoreak hogei urte daramatza Hego Euskal Herriko saroiak ikertzen, eta 2.000 inguru dauzka dokumentatuta. XI. mendeko garaian kokatu du bere burua: «Erdi Aro berantiarreko lehen gizaldietako ekonomia, neurri handi batean, abeltzaintzan oinarritzen zen; batez ere, behien zaintzan. Jarduera horretarako saroiak sistemaren oinarriak ziren». Orreagako, Iruñeko eta Ziortzako monasterioek azienda handiak zituzten, eta horiek bazka zezaten saroi ugari zeuzkaten euren jabetzan.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Olibesario saroia, kalkulu batzuen arabera Euskal Herriko erdigune geografikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1965-, Zaldua Etxabe, Luix Mari,. ([2006]). Saroiak eta kortak : mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak. L.M. Zaldua ISBN 8461115643. PMC 433548943. (kontsulta data: 2018-10-12).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa - saroi» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-06-17).
- ↑ a b Bizkaiko Ondare Historikoa: Saroeak
- ↑ (Gaztelaniaz) (PDF) Los Seles de Busturialdea-Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía.. (kontsulta data: 2019-09-22).
- ↑ (PDF) 750 URTE ETA AURRERA. BIRIBILAK MENDIETAN. EL MONTE EN CIRCULOS. SELES • KORTAK • SAROIAK. (kontsulta data: 2019-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arenzana, Txema. (). «Los seles en Errenteria: una primera aproximación» Bilduma: Revista del Servicio de Archivo del Ayuntamiento de Errenteria = Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria (23): 179–214. ISSN 0214-624X. (kontsulta data: 2019-09-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Mari Zaldua Etxaberen "Saroiak eta kortak - Mendialdeko antzinako gizartearen oinordeak" liburua (2006)
- Luis Mari Zaldua Etxaberen "Saroeak Urnietan" liburua (1996)
- [1][Betiko hautsitako esteka]Lander Muñagorriren "Basoko antzinako soilgune biribilak"" lana Berrian, 2018/10/04.