Saroi Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saroi Jauregi
Bizitza
Jaiotza Zaldibia1978ko maiatzaren  31 (41 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea
Kidetza Elhuyar Fundazioa

Saroi Jauregi Aiestaran (Zaldibia, Gipuzkoa, 1978ko maiatzaren 31) euskarazko hizkuntza zuzentzailea, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, bertsolaritzan gai-jartzailea eta telebista aurkezlea da.

Euskal Filologian lizentziatua da, eta hizkuntza zuzentzaile lan egiten du Elhuyar Fundazioan. ETB 1eko Hitzetik Hortzera saioan aurkezle gisa lan egin zuen 2005etik 2009ra.

Bertsolaritzaren munduan bertsolari lanetan izan da, eta 1999az geroztik bertsolaritzako gai-jartzailea izan da. Bere gai-jartzaile ibilbidea Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketan hasi zuen urte horretan. Urteetan zehar horrelakoetan lan egiteagatik nahiko ezaguna egin da bai gai-jartzaile baita gai-emaile modura. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eta Bertsolari Txapelketa Nagusian ere aritu da. 2010etik, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria da, eta, horrenbestez, baita Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kidea ere.[1]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako