Sarrio paper-fabrika (Leitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarrio paper-fabrika (Leitza)
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Leitza
Koordenatuak 43° 05′ 00″ N, 1° 55′ 10″ W / 43.083361°N,1.919321°W / 43.083361; -1.919321Koordenatuak: 43° 05′ 00″ N, 1° 55′ 10″ W / 43.083361°N,1.919321°W / 43.083361; -1.919321
Historia eta erabilera
Irekiera1959
Kontaktua
Helbidea Elbarren z/g

Sarrio paper-fabrika, gaur egun Sarrio, Compañia Papelera de Leiza, S.A., Nafarroako Leitza udalerrian dagoen paper lantegi bat da. Gipuzkoatik eta Areso udalerritik datorren errepidearen Leitzako sarreran dago, Elbarren auzoan. Udalerriko enpresa nagusia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez, Sarrió enpresa 1948an Katalunian sortu zen famili enpresa bat zen. 1959an Leitzan lantegia ezarri zuen, ondorengo urteetan handituz joan zelarik. 1964. urte amaieraldera kartoiak eta "Eurokote" distira handiko paper estukatua ekoizten zuen planta bat gehitu zitzaion. Frantzia, Italia, Txile eta Mexikon ere Leitzako enpresaren "Eurokote" lizentziapean ekoizten da. Leitzan ekoizten den "Eurokote" produkzioaren %35a ere kanpora esportatzen da.

1970ean Papelera de Leiza, S. A. enpresak Sarrió, Compañía Anónima de Papeles, S. A. eta Eurokote, S. A enpresak bereganatu eta Sarrió taldea sortu zen.

1968an enpresa taldeak Berrobiko Papelera Uranga, S. A. eta Tolosako Ruiz de Arcaute y Cía, S. A. enpresak bereganatu zituen. 1970eko hamarkadaren hasieran Sarrió taldea honako enpresek osatzen zuten: Sarrió, C. A. P.; Papelera de Leiza, S. A.; Eurokote, S. A.; Coloplás, S. A.; Comercial de Papeles Heliográficos y Especiales de Leiza, S. A.; Disma Sarrió, S. A.; Euromac, Corp. Pap., S. A. (Mexiko); Eurowall, S. A.; Exclusivas y Pav., S. A.; Inmobiliaria Samar, S. A.; La Montañanesa, S. A.; Muroplás, S. A.; Papelera Arrosi, S. A.; Plastimur, S. A.; Productora Nacional del Cartón, S. A. (Venezuela); Productos Metalizados, S. A. (Kolonbia); Sarrió-Renor, Ltda. (Portugal).

1989an, Italiako Cartiere Saffa enpresarekin elkartu zen. Sarrió, S. A. berriak %65a bertako kapitala zuen eta %35a italiar kapitala. 1990ean Cartiere Saffa enpresak kapitalaren %49a zuen, eta Feldmühle alemaniar enpresaren %4,9a erostean, konpainia kontrolatzera igaro zen. 1991n Torraspapel taldeak erosi eta Sarrió, Papel y Celulosa deitzera igaro zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]