Sarvepalli Radhakrishnan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarvepalli Radhakrishnan

Sir Sarvepalli Radhakrishnan (teluguz: సర్వేపల్లి రాధాకృష్ణ, hindiz:सर्वेप्पल्ली राधाकृष्णन; 1888ko irailaren 5a1975eko apirilaren 17a) filosofo indiarra, politikaria eta Indiako bigarren presidentea.

Biografia

Sarvepalli Radhakrishnan erdi-mailako klaseko familia batean jaio zen Tiruttanin, Tamil Nadu estatuan, India hegoaldean. Bere ama-hizkuntza telugua izan zen, eta bizitzako lehen urteak Tiruttanin, Tiruvallurren eta Tirupatin igaro zituen.

1904. urtean, 16 urte zituela, Vellore hirian ezkondu zen Sivakamamma-rekin, eta sei seme-alaba izan zituzten.

Madras Christian Collegen filosofia ikasi zuen. 1921ean Kalkutako unibertsitatean filosofiako irakasle izan. 1929tik 1931ra Oxford Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta 1931etik 1936ra Andhrako unibertsitateko errektoreordea. 1936tik aurrera, ekialdeko erlijioen irakaslea izan zen Oxford Unibertsitatean.

Indiak independentzia lortu zuenean, 1947an, Radhakrishnanek UNESCOn bere herriaren ordezkaria izan zen, eta geroago, Errusiako enbaxadorea. Indiako Biltzar Konstituziogileko kide ere hautatu zuten handik gutxira.

1954an Bharat ratna jaso zuen, Indiako kondekorazio handiena.

Radhakrishnan lehenengo Indiako presidenteorde hautatua izan zen 1952an. 1956an, 50 urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren, bere emaztea Sivakamamma hil zen. 1962an Indiako presidente izendatu hautatu zuten (1962-1967).

Filosofia eta obra

Filosofia eta erlijio ezberdinak aztertu zituen, eta ekialdeko eta mendebaldeko pentsamenduen arteko zubi-lanak egin zituela esaten da.

Bere obraren artean, Indiako ohiturei buruz idatzitakoak dira ezagunak, batez ere, Indian Philosophy (1923–1927) eta An Idealist View of Life (1932)

Obra

  • Indian Philosophy, 2 vols. 1923–1927
  • The Philosophy of the Upanishads, 1924
  • An Idealist View of Life, 1932
  • Eastern Religions and Western Thought, 1939
  • East and West: Some Reflections, 1955
  • Brahma Sutra. The Philosophy of Spiritual Life, 1960

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarvepalli Radhakrishnan Aldatu lotura Wikidatan