Sasiadiskide
Sasiadiskideak hizkuntza ezberdinetan agertzen diren hitzak dira, baina esanahi ezberdinekoak. Hitza frantsesezko faux-ami (halaber, faux ami) izendapenaren itzulpena da (osorik, faux amis du traducteur da, haots, "itzultzailearen lagun faltsuak"), 1928an Maxime Kœssler eta Jules Derocquigny frantses hizkuntzalarien Les faux-amis ou les trahisons du vocabulaire anglais ("Lagun faltsuak edo ingeles hiztegiaren traizioak") liburuaren izenburuan jatorria du.
Euskaraz horren adibide argia bizarra hitza da: beste hainbat hizkuntzatan sasiadiskideak ditu: gaskoieraz, frantsesez eta ingelesez, bizarre, eta gaztelaniaz, bizarro ("bitxi"). Beste adibide bat zelebre ("bitxi; deigarri; barregarri") da, gaztelaniaz, célebre; frantsesez, célèbre; eta italieraz, celebre ("ospetsu") adjektiboekin antza handia duena.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |