Saskia van Uylenburgh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saskia van Uylenburgh

Bizitza
JaiotzaLeeuwarden, 1612
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
BizilekuaRembrandt House Museum (en) Itzuli
HeriotzaAmsterdam1642ko ekainaren 14a (29/30 urte)
Hobiratze lekuaOude Kerk
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaRombertus van Uylenburgh
Ezkontidea(k)Rembrandt  (1634ko ekainaren 22a -  1642ko ekainaren 14a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Find a Grave: 11588 Edit the value on Wikidata

Saskia van Uylenburgh (1612ko abuztuaren 2a - 1642ko ekainaren 14a) Rembrandt van Rijnen margolari nederlandarren emaztea izan zen eta artista handi honen margo eta marrazki askotarako modeloa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leeuwardenen jaioa, Saskia zortzi neba-arreben arteko gazteena izan zen. Bere aita, Rombertus van Uylenburgh, goi-mailako legegizona, hiriko burgumaisua eta Franekerreko Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen. Umezurtz geratu zen hamabi urterekin, bere ama eta, bost urte geroago, bere aita hil zirenean.

Saskia eta Rembrandt 1634ko ekainaren 22an ezkondu ziren Het Bildt (Friesland) herrian. Saskia herri honetan bizi izan zen, bere ahizpa Hiskje eta bere koinatu Gerard van Looren zainzapean. Saskiak teologia irakatsi zuen Franekerren bere beste koinatu bati, Johannes Maccovius irakasle poloniarrari, lagunduz.

Rembrandtek bere artelanen bidez dirua irabazten hasi zenean, bera eta Saskia Jodenbreestraateko (Amsterdam) etxe nabarmen batera aldatu ziren, 1639an. Hiru seme-alaba jaio eta berehala hil zitzaizkion. 1641ean seme bat izatea lortu zuen, eta Titus van Rijn izena jarri zion. Saskia hurrengo urtean hil zen, seguru asko tuberkulosiagatik, eta Amsterdamen lurperatu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saskia van Uylenburgh Aldatu lotura Wikidatan