Satelite artifizial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Swift satelite artifiziala

Satelite artifiziala makina bat da, espazio-anezka batetik bidalia, espazioko gorputzen inguruan orbitan egoten dena. Satelite artifizialek satelite naturalen, asteroideen eta planeten inguruan orbitatzen dute. Bere bizi erabilgarria amaitu ostean, satelite artifizialak orbitan geratu daitezke hondakin espazial gisa edo atmosferan berriro sartuz desegin daitezke (orbita altuera baxukoa denean soilik gerta daiteke).

Satelitearen aurrekari historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edward Everett Hale-ren "The Brick Moon" (La luna de ladrillo) izan zen, Atlantic Monthly argitaletxeak argitaratua 1869. urtean, satelite artifizial bat Lurraren inguruan orbitan jartzeko jaurtiketa-prozesua deskribatzen zuen lehenengo fikziozko lana.

Ideia hau berriro agertu zen "Los quinientos millones de la Begún" (1879) Julio Verne-ren liburuan.​ Liburu honetan, ordea, bilauaren nahigabeko emaitza bat ageri da. Bertan, etsaiak suntsitzeko artilleria pieza erraldoi bat sortu eta jaurtigaiari nahi baina handiagoa den abiadura bat ematen dio, hau orbitan utziz satelite artifizial moduan.

Konstantín Tsiolkovski errusiarrak, 1903. urtean, "La exploración del espacio cósmico por medio de los motores de reacción" lehen tratatu akademikoa sortu zuen ontzi espazialen jaurtiketarako suzirien inguruan. Tsiolkovski-k, lurraren inguruan orbita minimo bat mantendu ahal izateko abiadura, gutxi gora behera, 8km/s -koa (gaur egun 29km/s baina handiagoa dela ezagutzen da) zela eta oxigeno likidoa eta hidrogeno likidoa erregaitzat dituen etapa anitzeko propultsatzaile bat beharrezkoa dela adierazi zuen. Bere bizitzan 500 lan baina gehiago idatzi zituen: bidai espazialen inguruan, etapa anitzeko propultsatzailearen inguruan, estazio espazialen inguruan, ontzi batetik espaziora irteteko eskotilen inguruan eta baita ere kolonia espazialei janari eta oxigenoa hornitzeko sistema biologiko itxi baten inguruan. Airea baina astunagoak diren makina hegalarien inguruko teorian ere sakondu zuen eta Wright anaiek momentu hartan burutzen zituzten kalkulu ugarietan independenteki lan egin zuen.

Herman Potočnik-ek, 1928an, bere liburu bakarra argitaratu zuen: "Das Problem der Befahrung des Weltraums - der Raketen-motor" (Bidai espazialaren arazoa - suziri-motorra). Liburu honetan espaziorantz aurrera egiteko eta gizakien presentzia iraunkor mantentzeko egitasmoa agertzen ziren. Potočnik-ek estazio espazial bat diseinatu eta bere orbita geoegonkorra kalkulatu zituen. Horretaz gain, espazioko baldintzak esperimentu zientifikoak egiteko nola erabili litezkeen eta ontzi orbitalen erabilera behaketa baketsuak eta militarrak egiteko deskribatu zituen. Liburuak satelite geoegonkorrak deskribatzen zituen, eta irratien bidez beraien eta lurraren arteko komunikazioa aztertzen zuen. Baina ez zuen sateliteak komunikazioak masan egiteko erabiltzeari eta telekomunikazio estazio bezala erabiltzeari buruzo ideia lantzen.

Arthur C. Clarke zientzia fikziozko idazle britainiarrak, 1945. urtean Wireless World, "Extra terrestrial relays" artikuluan, komunikazio satelite serie bat erabiltzeko aukera kontzebitu zuen. Clarke-ek sateliteen jaurtiketaren logistika, orbita posibleak eta beste hainbat ezaugarri aztertu zituen satelite sare bat sortu ahal izateko. Abiadura altuko mundu mailako komunikazio baten irabaziak azpimarratu zituen artikulu horretan . Gainera, hiru satelite geoegonkorrek planeta osoaren estaldura emango luketela iradoki zuen. Satelite hauek euren bizitza erabilgarria amaitzean ordezkatuak izateko gaitasuna izango zuten .

Satelite artifizialen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V2 suziria

Satelite artifizialak Amerikako Estatu Batuen eta Sobietan Batasunaren arteko gerra hotzean jaio ziren, izan ere, biek espazioa menderatu nahi zuten eta. RAND Proiektuak 1946. urteko maiatzean "Preliminary Design of an Experimental World-Circling Spaceship" (Orbitan dagoen ontzi espazial esperimental baten aurretiazko diseinua) txostena aurkeztu zuen. Bertan, honakoa adierazten zen: " Instrumentazio egokia duen satelite ibilgailu bat, XX. mendeko gailu zientifiko boteretsuena izan daiteke. Satelite ontzi baten burutzeak bonba atomikoarekin alderagarria den ondorioa eragingo luke".

Aro espaziala 1946. urtean hasi zen, zientzialariak atmosferaren neurketak egiteko V-2 suziri alemaniar bahituak erabiltzen hasi zirenean. ​Horren aurretik, zientzialariek 30km-ko altitudera heltzen ziren globoak eta ionosfera aztertzeko irrati uhinak erabiltzen zituzten. Baina 1946. urtetik 1952. urtera V-2 eta Aerobee suziriak erabili ziren atmosferaren goialdeko aldea aztertzeko, eta honela, 200km-ko altituderaino dentsitate, presio eta tenperatura neurketak egin ahal izan ziren.

Amerikako Estatu Batuek, Armadako Aeronautika bulegoaren menpe satelite orbitalak jaurtitzea kontsideratu zuen 1945. urtetik. Aireko Indarrak RAND proiektuaren txostena aurkeztu zuenean, sateliteak ez zirela arma potentzial gisa ikusten, erreminta zientifiko, politiko eta propaganda gisa baizik adierazten zen. Defentsa idazkariak honakoa adierazi zuen 1954. urtean: "Ez dut inongo satelite programa amerikarren propagandarik ezagutzen".

Amerikar Suziri Elkartearen, Zientzien Fundazio Nazionalaren (NSF) eta Urte Geofisiko Internazionalaren presioaren ondoren interes militarra handitu egin zen, eta hori dela eta, 1955. urtearen hasierarako Aireko Indarrak eta Armada Orbiter Proiektuan lanean hari ziren. Proiektu honek Jupiter-C suziria eboluzionatu zuen. Suziri honek 1958. urteko urtarrilaren 31ean Explorer 1 izeneko satelitea jaurtiko zuen.

Etxe Zuriak, 1955eko Uztailaren 29an, Ameriketako Estatu Batuak 1958ko udaberritik aurrera sateliteak jaurtitzen saiatuko zela iragarri zuen. Iragarpen hau, aurrerago, Vanguar izeneko proiektuan bilakatu zen. Sobietar Batasunak bestalde, 1955.urteko uztailaren 31ean, 1957.urteko udazkenean satelite bat jaurtitzeko asmoa zuela adierazi zuen.

Mundua aldatu zuen Sobietar Mugarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sputnik programako satelitea.

Sobietar batasunak 1957. urteko urriaren 4an gizakiak sortutako lehenengo satelite artifiziala jaurti zuen espaziora Baikonur kosmodromotik; Honela lasterketa espazialari hasiera eman zitzaion, eta lasterketa honetan Ameriketako Estatu Batuei aurre hartu zioten. Satelite artifizial hau barneratzen zuen programari Sputnik deitu zitzaion. Satelite honek, orbitan kokatu ostean irrati seinale batzuk bidali zituen txistu modura, eta honela Sobietar Batasuneko zientzialariek egindako lanaren arrakasta frogatu zuten.

Programa honen ondoren, arrakasta izan zuten beste programa errusiar batzuk egon ziren: Sputnik 2 eta 3. Azpimarratu beharra dago, Sputnik 2 programan Sobietan Batasunak lehenengo animalia orbitan jartzea lortu zuela. Laika izeneko txakurra. Sputnik programekin, Sobietar Batasunak Ameriketako Estatu Batuetan ziurtasun eza sortu zuen, errusiarrek irismen handiko misilak izango ote zituzten beldurrak eraginda. Izan ere, errusiarrek orbitara iristeko gaitasuna jadanik eskuratuta zutela frogatu zuten eta.

Ameriketako Estatu Batuek lehenengo komunikazio satelitea jaurti zuten 1960. urtean. Echo I satelite pasibo bat zen, islatzaile modura lan egiten zuena ez zuelako bi noranzkoko sistemarik instalatuta. Baina, 1962. urtean Ameriketako Estatu Batuek lehenengo komunikazio aktiboko satelitea jaurti zuen, Telstar I -a, eta lehen telebista lotura internazionala sortu zuten.

Espazioko Zainketa sarea (SNN), 1957. urtetik gaur egun arte espazioko objektuak arakatzen egon da. Zehazki, Sputnik I-en jaurtiketatik. Geroztik, Espazioko Zainketa Sareak lurraren inguruan 26000 objektu aurkitu ditu orbitan, eta bere azterketa gizakiak sortutako 8000 objektu ingururen gainean mantentzen du. Gainontzeko objektuei dagokienez, lurraren atmosferan sartzen dira eta bertan desintegratzen dira, edo atmosfera zeharkatzeko gaitasuna baldin badute lurreraino iristen dira. Orbitan dauden objektuek tonak pisatu ditzakete, suziri etapa batzuek bezala, baina beste batzuek aldiz kilogramo gutxi pisatzen dituzte. Espazioan dauden objektuen % 7 oraindik funtzionamenduan daude (560 satelite gutxi gora behera) eta gainontzeko objektuak zabor espaziala dira.

Nueva York-en kokatuta dagoen Nazio Batuen eraikinaren atarian, Errusiar Errepublika Sozialista Federatibo Sobietarrak sortutako Sputnik famatuaren erreplika bat dago gizakiak lortutako garapen teknologikoaren ikur gisa.

Satelite artifizial motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satelite artifizialak bi talde nagusitan sailkatu daitezke: Behaketa sateliteak eta komunikazio sateliteak.

Behaketa satelite bat

Datuak jaso eta lurrera bere erabilerarako bidaltzen dituzten satelite guztiak behaketa satelite kontsideratzen dira. Talde honetako satelite askok lurraren argazkiak hartzen dituzte (edo orbitatzen dituzten gorputzenak).

Horretarako luzera askotako uhinak erabiltzen dituzte. Baina beste hainbat behaketa eremu ere barne hartzen dituzte: argazkilaritza, behaketa astronomikoa, ingurune espazialaren detektoreak (izpi kosmikoak, magnetismoa, eguzki haizeak) eta beste hainbat eremu.