Edukira joan

Sati (hinduismo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sati errituala irudikatzen duen margolana.

Sati delakoa, bere senar hil berriaren gorpuarekin batera sutan bizirik erretzen den emakumeari erreferentzia egiten dion sanskritozko hitza da.[1] Indiako eskualde eta kasta jakin batzuetako emakume alargun batzuk haien gorputza sutara botatzen zuten senarren hileta-sura.[1] XVII. mendean, britaniarrek praktika horren berri izan zutenean «alargunaren inmolazioa» bezala izendatu zuten eta ondoren, kriminalizatu zuten.[1]

Lata Mani,[2] Gayatri Chakravorty Spivak[3] eta Rafia Zakaria idazle eta ikertzaileek sati-a ikertu eta kolono britaniarren interesak zalantzan jarri dituzte.[1]

Rafia Zakaria idazle eta ikertzailearen arabera, praktika isolatu eta bolondresa zen, emakumeak alarguntzean geratzen ziren egoera sozioekonomiko latzari aurre egiteko jarrera ez ohikoa.[1] Izan ere, Spivaken arabera, emakume alargunak ezin ziren berriro ezkondu eta sexu indarkeriaren zein ezkontzaz kanpoko haurdunaldien arriskuaren aurrean babesgabe geratzen ziren.[1]

Zakariaren arabera, britaniarrek praktika erlijiosoa zela demostratzeko ahalegina egin zuten, eta horretarako vedak arakatu zituzten.[1] Era berean, misiolariak bidali zituzten Indian barrena praktika horiek dokumentatzeko.[1] 1829an Elizaren Misiolari Elkarteko William Bowleyk sati bat ekidin zuela esan eta algarguna derrigortuta egin behar zuela deskribatu zuen.[1] Urte horretan, Britaniarren koloniaren testuinguruan, praktika hori kriminalizatu zen.[1] Zakariaren arabera, praktika horren debekua nahiko hipokrita eta interesduna suertatu zen, garai horretan europarrek sorgin-ehizak aurrera eramaten zituztelako.[1] Praktika horren kriminalizazioaren bitartez, hinduismoaren moraltasuna gutxiezten zen eta horrekin batera indiarren, emakume zein gizonen gizatasuna.[1] Sati-ari buruzko istorio sentsazionalista ugari zabaldu ziren Europan, eta hauek literaturan sartu ziren, besteak beste, Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan.[1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 Zakaria, Rafia. (2023). Feminismo zuriaren aurka. Elkar eta Jakin, 163-191 or..
  2. ↑ Mani, Lata. (1987). «Contentious Traditions: The Debate on Sati in Colonial India» Cultural Critique (7): 119–156.  doi:10.2307/1354153. ISSN 0882-4371. (kontsulta data: 2025-06-09).
  3. ↑ Spivak, Gayatri Chakravorty; Pérez, Manuel Asensi. (2009). ¿Pueden hablar los subalternos?. Museu d'Art Contemporani de Barcelona (kontsulta data: 2025-06-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]