Saturno nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saturno nebulosa
NGC 7009 Hubble.jpg
Behaketa
Distantzia Lurretik2.000 ly eta 1.325 pc
Itxurazko magnitudea (V)12,07, 12,48, 12,6025, 9,325, 9,456 eta 8,748
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1782ko irailaren 7a
KonstelazioaAquarius
Abiadura erradiala−46,6 km/s
Igoera zuzena316,04506389613 °
Deklinazioa−11,363494946749 °
Izendapenak

Saturno nebulosa (NGC 7009) nebulosa planetario bat da Aquarius konstelazioan, ni Aquarii mendebaldean. Saturno nebulosa deitzen zaio Saturno planetaren antzeko itxura duelako, haren eraztunekin, profilez ikusia.

Saturno nebulosa planeta-nebulosa konplexua da, eta hainbat azpisistema morfologiko eta zinematiko ditu hiru dimentsiotan. Halo bat, "jet" motako eiekzioak, hainbat kasko, heldulekuak eta eskala txikiko korapilo eta harizpiak ditu. Era ez-erradialean hedatzen dira heldulekuak erdiko izarretik.[1]

Erdiko izarrak, nahiko argitsua, 11,5 itxurazko magnitudea du, eta Eguzkiarena baino 20 aldiz argitasun handiagoa. Distira ahula du, harengandik bereizten gaituen distantziagatik eta erradiazio gehiena argi ultramore gisa igortzen duelako. Izugarri beroa da, 90 000 K-ko tenperatura du, eta tamaina handiko izar erraldoiaren erdigunea da; gaur ikusten dugun nebulosa izarraren kanpoko geruzak besterik ez da, izarretik datorren izar-haizearen hondarrek modelatuak. Denborak aurrera egin ahala, distira galduko du, kosmosean bizi diren nano zuri ugarietako bat bihurtu arte. Ez dakigu ziur zenbateko distantzia dagoen Lurrarekiko, eta jotzen da 2.400-3.900 argi-urte bitarte dagoela.

NGC 7009 bezalako nebulosa planetarioak masa ertaineko izar baten bizitzaren azken etapan sortzen dira. Oso etapa laburra da, eta, kanpoko geruzak kanporatu ondoren, izarra kolapsatzen hasten da eta tenperatura igo egiten da. Igorritako erradiazioak izarraren kanpoko atmosfera arrastatzen duen izar-haize gisa jarduten du.

NGC 7009 1782an aurkitu zuen William Herschelek, eta lehen aurkikuntzetako bat izan zen. Horrela deitu zuen Lord Rossek 1840ko hamarkadan, teleskopioek hobera egin zutenean Saturnoren forma bereiz zitekeelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Steffen, W.; Espíndola, M.; Martínez, S.; Koning, N.. (2009). «The 3D velocity structure of the planetary nebula NGC 7009» Revista Mexicana de Astronomía y Astrofísica 45: 143–54. Bibcode2009RMxAA..45..143S..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]