Satyrium ilicis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satyrium ilicis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaEumaeini (en) Eumaeini
GeneroaSatyrium
Espeziea Satyrium ilicis
Esper, 1779
Datu orokorrak
OstalariaHaritz

Satyrium ilicis Lycaenidae familiako intsektu lepidoptero espezie bat da, Europa erdialdean eta hegoaldean eta Asia mendebaldera iristen dena, Ural mendilerrora eta Kaukason barrena Libanoraino[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko tximeleta da, 32-36 mm arteko hegal-zabalera duena[2]. Tximeleta marroia da, emeek orbain laranjak izaten dituzte. Hegalen azpialdeak ere marroiak dira eta atzeko hegalen ertzean ilargi erdi itxurako puntu laranjak izaten ditu. Hegalen gainaldean eta azpialdean lerro zuri irregular bana ikusten da. Atzeko hegalek luzakin txiki batzuk dituzte[3]. Normalean hegalak bilduta izaten ditu.

Tximeleta emea arra baino handiagoa izaten da.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunaldi bakarra ateratzen du urtean eta tximeleta heduak ekaina eta abuztua artean ikusten dira. Tximeleta emeak landareen adarretan edo kimuetan jartzen ditu arrautzak eta negua pasa ondoren beldar berde argia ateratzen da, 2 cm luze dena eta lodikotea[4].

Camponotus eta Crematogaster generotako inurriek zaintzen dituzte beldarrak harik eta pupa bihurtzen den arte[5]. Pupa okrea da, puntu ilunak dituena, eta orbel artean egoten da. Udan tximeleta heldua jaioko da.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artadietan, hariztietan eta hauetatik gertu dauden soilgunetan ikusten dira 1.800 metrotako altueran gehienez ere[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2017-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  2. «Ilex hairstreak - Satyrium ilicis» web.archive.org 2019-07-22 (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  3. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Satyrium ilicis (Esper, 1779)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  4. (Ingelesez) DK. (2010-02-01). Butterflies and Moths: A Photographic Guide to British and European Butterflies and Moths. Dorling Kindersley Limited ISBN 978-1-4053-6003-6. (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  5. «Moths and Butterflies of Europe and North Africa» www.leps.it (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]