Satyrium w-album

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Satyrium w-album
White Letter Hairstreak.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaEumaeini Eumaeini
GeneroaSatyrium Satyrium
Espeziea Satyrium w-album
(Knoch, 1782)
Datu orokorrak
Ostalaria Zumar hostozabal eta Zumar

Satyrium w-album Lycaenidae familiako tximeleta bat da.

Itxura eta portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore arreko tximeleta txikia da, denbora gehiena zuhaitzen goiko aldean igarotzen duena ezti-ihintza jaten. Portaera horren ondorioz, zaila da hura behatzea, prismatikoekin ez bada.

Goiko aldetik marroi iluna da eta atzeko hegoen beheko ertzean orban laranja txiki bat du. Arrak feromona ezkatez osaturiko orban zurbil txikia du aurreko hegoetan. Beheko aldetik, berriz, marroi argiagoa du kolorea, eta "w zuri" formako lerro zuri mehea dauka markatuta. Hortik datorkio, hain zuzen, izena tximeleta honi. Atzeko hegoen kanpoko ertza laranja kolorekoa da, baina ez du ezaugarri bera aurreko hegoetan. Antzekoa den Satyrium pruni espeziek bietan du ertz laranja. Aurrekoaz gain, bi buztan labur ditu atzeko hegoetan.

Beti hegoak itxita pausatzen den tximeleten taldekoa da.

Banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako toki askotan bizi da, baita Eskandinavian ere eta Ural mendiak baino haratago, Japoniaraino iritsiz. Ipar Amerikan ez da aurkitu. Ipar Hemisferioan zehar banaketa disjuntua duen espezie bat da.