Sava Serbiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sava Serbiakoa
Saint Sava, fresco from Mileševa.jpg
Artzapezpiku

Bizitza
Izen osoa Растко Немањић
Jaiotza Stari Ras1169
Herrialdea  Serbia
Talde etnikoa Serbiarra
Heriotza Veliko Tarnovo1236ko urtarrilaren 14a (66/67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Aita Stefan Nemanja
Ama Anastasia of Serbia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak serbiera
Jarduerak
Jarduerak hagiografoa, apaiza, idazlea, klerikoa eta diplomazialaria
Santutegia
Urtarrilaren 25

Sava Serbiakoa, San Sava kristau ortodoxoentzat, (serbieraz: Свети Сава; 1175 edo 1176 - Tarnovo (Bulgaria) 1235 edo 1236ko urtarrilaren 14), Serbiako figura historiko garrantzitsua eta bertako Eliza Ortodoxoaren sortzailea izan zen. Hari esker Serbiako Elizak Konstantinoplatik autozefalia jaso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzaren inguruan hutsune handiak daude. Haren benetako izena Rastko Nemanjić zen eta Ana Serbiakoaren eta Esteban Nemanjaren semea zen; Neamanjak Rascia Serbiako Erdi Aroko estatua sortu zuen, Savas, bestetik, Esteban I. Nemanjić, Serbiako lehen erregearen anaia izan zen. Aitarengandik, gaur egungo Herzegovinako Zahumlje lurraldeko printzerria jaso zuen baina bera eskaintza ezeztatu zuten eta Athos mendira joan zen; han bere izen monastikoa jaso zuen, Sabas. Askotan Sabasen historian kondaira nahasten da eta hori gertatzen Athosen gertatutako gerataera batekin: profezia batek errege odoleko monje batek birjinaren ikono baliotsu bat, Bogorodica trojerucica edo Hiru eskuen Andra Mariaren ikonoa, jasoko zuela eta horrela gertatu omen zen.

Ondoren, bere aitak ere abitua hartu zuen, Simeon izenareik. Savak Athos mendira joateko gonbidatu zuen eta hark onartu zuen, 1197an. Biek elkarrekin monjeen bizitza aldatu zuten eta monasterio berriak sortu zituzten. Lan horri esker Athos mendiaren bersortzaileen izena jaso zuten.[1] Orduan, monasterio berri bat sortzeko asmoaz, oso gaizki zegoen bat aukeratu zuten eta Hilandar monasterioa. Arrakasta itzela izan zen eta, ondorioz, Alexio III.a Angelo enperadoreak (1195-1203) monasteriori erabateko autonomia eman zion. Hilandar Serbiako erlijio-zentro nagusia da eta mendetan zehar haren garrantzia berean mantendu da.

1219tik 1233ra Serbiako Artzapezpikua izan zen. 1234an, apezpikuaren kargua Arsenio I.aren eskuetan utzi zuen eta Kristo hilobia ezagutzeko Jerusalemera joan zen erromes moduan. Jerusalemdik bueltako bidean Veliko Tarnovon gelditu zen, Bulgariako enperadoreari, Ivan Asen II.a Bulgariakoa, Bulgariako Aitalehena bezala onartua izateko egin zituen lanak azaltzeko. Hiri horretan hil zen, 1236ko urtarrilaren 14ean. 1237an, negoziazio luze batzuen ondoren, Serbiako erregeak, Stefan Vladislav, santuaren gorpuzkiak berreskuratu zituen, Mileševako monasterioan lurperatuz.

Sava Serbiakoren oroimenez, Belgraden, otomandarrek haren gorpuzkiak erre omen zuten tokian San Sava katedrala eraikitzen ari da. Eliza Ortodoxoak haren festa urtarrilaren 27an ospatzen du.

Erretze sinbolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1594ko apirilaren 27an Serbia Otomandar Inperioaren agindupean zegoen. Patxa otomandarra Koca Sinan Pacha zen; agintari hau ez zen turkiarra, albaniarra baizik. Bere asmoa serbiarrak musulman bihurtzea zen eta asmo horrekin ekintza sinbolikoa egin zuen: santuaren gorpuzkiak Belgradera eramatea eta bertan publikoki erretzea agindu zuen. Halaber, botere otomandarra onartua izatea nahi zuen, batez ere 1594an gertatu zen Banateko matxinada. Bere helburua ez zuen erabat lortu eta, nahiz eta Bosniako eta gaurko Serbiaren hegoaldeko zonalde batzuk islamizatzea lortu, serbiar herriaren gehiengoak ortodoxoa izaten jarraitu zuen.

San Sava XIII: mendeko fresko batean, Studenicako monasterioan (Serbia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Christophe Buisson, Histoire de Belgrade, 2013, Éditions Pérrin (ISBN 9782262039882), 34. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sava Serbiakoa Aldatu lotura Wikidatan