Edukira joan

Saverio Saltarelliren heriotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saverio Saltarelliren heriotza
Irudia
Motagizaki

Webgunesaveriosaltarelli.it

Saverio Saltarelliren hilketa Milanen gertatu zen 1970eko abenduaren 12an, kaleko istiluetan, italiar manifestari bat, militante komunista bularrean jotako negar-gas bonba batekin hil zutenean.[1] 23 urte zituen.

1970ko abenduaren 12an, Milanen Poliziak gazte bat hil zuen, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioaren amaieran. Aurreko urteko egun berean faxistek egindako atentatu bat anarkista talde bati egotzi zioten, eta espetxeratuta zituzten kideei babesa adierazteko manifestazioa antolatu zuen mugimendu anarkistak, beste hainbat mugimenduren babesarekin. Poliziak debekatu egin zuen manifestazio hori. Horrez gain, beste deialdi bat ere bazen egun hartan Milanen, Burgosko prozesuaren aurkakoa.[2]

Egun hartan bi deialdiek bat egin zuten eta Burgosen epaitutako euskaldunen aldeko manifestazioaren amaieran, karabineroek kargatu egin zuten. Rivoluzione Comunistako kide zen Saverio Saltarelli bularrean jo zuten ke-pote batekin, eta hil egin zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Saverio Saltarelli» www.reti-invisibili.net (kontsulta data: 2025-12-12).
  2. a b «Gaurko egunez: Milanen Poliziak gazte bat hil zuen, Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioaren amaieran» Argia (kontsulta data: 2025-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]