Savinja ibaia
Itxura
| Savinja Savinja | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 102 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 46°05′02″N 15°10′20″E / 46.083813564497°N 15.172183513641°E |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | |
| Arroaren azalera | 1.847,7 km² |
| Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
| Bokalea () | Sava |
Savinja Esloveniako ibai bat da, Savinja eskualde estatistikoa zeharkatu eta Sava ibaiarekin bat egiten duena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]102 kilometrotako luzera du eta ibilbide guztia Esloveniaren barnean egiten du. Ibaiaren iturburua Rinka ur-jauzia da, 105 metrotako salto ikusgarria. Ondoren Celje eta Laško hiriak zeharkatzen ditu eta Zidani Most herrian Sava ibaiarekin egiten du bat.
Uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Savinjak sarritan eragin ditu uholdeak. 1960 hamarkadan izan ziren batzuk. Gogoratzen diren gogorrenak 1990 eta 1995ekoak dira.
