Saxoi genitibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Saxoi genitiboa edo genitibo saxoia usadioz ingeles gramatikan erabili ohi den genitibo posesibo kasu bat da, apostrofe erako atzizki bat delarik. Bere euskarazko baliokideak -en (pertsona) edo -ko (lekua) atzizkiak lirateke. Ingelesaz gain, beste germaniar hizkuntza ugaritan ere eman ohi da, nahiz eta horietan apostroferik gabe erabilia izan ohi den.

Hitzarren amaieran apostrofoa ' eta s hizkia gehituz lortzen da. Adibidez: William's brother came yesterday ("Williamen anaia atzo etorri zen").

Gaur egun ingelesean erabili ohi diren saxoi genitiboaren erabilerak hauek dira:

Izen erregularra
"s" hizkian amaitzen ez dena
Izen erregularra
"s" hizkian amaitua
Izen erregularra
Singularra -'s (adbz.: cat's) -'s edo -’ (adbz.: class's edo class') -'s (adbz.: child's, ox's, mouse's)
Plurala -s' (adbz.: cats') -es' (adbz.: classes') -'s (adbz.: children's, oxen's, mice's)