Scarecrow (1973ko filma)
Scarecrow (1973ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1973 |
Izenburua | Scarecrow |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 112 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jerry Schatzberg |
Gidoigilea(k) | Garry Michael White (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Evan A. Lottman (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fred Myrow (en) |
Argazki-zuzendaria | Vilmos Zsigmond |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pennsylvania |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Scarecrow (euskaraz Txorimalo), 1973ko Jerry Schatzberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Gene Hackman, Al Pacino, Eileen Brennan eta Richard Lynch aktoreek antzeztu zuten.
1973ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Max Millan (Gene Hackman) espetxetik atera berri den preso ohi adindu, liskarzale eta alproja berriz ere aske da. Errepidean, autostop egiten ari dela, Lionel Delbuchi (Al Pacino) noraezean dabilen eta bera baina gazteagoa den etxegabe xalo eta onbera ezagutuko du. Maxek Francisi Pittsburgh hirian martxan jarri nahi duen auto garbiketa negozioan bere sozio izateko eskeintza egingo dio, lanbide honekin ordurarteko bere mota guztietako espetxeetako egonaldiei amaiera eman nahi baidie. Lionelek eskeintza onartu eta une horretatik aurrera bi gizasemeek autostop eginez eta karga-trenetan bidaiatuz gora behera ugari biziko dituzte.
Diruz eskas dabiltzanez, Maxek Denver hirian bizi den Coley (Dorothy Tristan) arreba bisitatzea erabakiko du. Arrebaren etxean haren lagun lotsagabe eta erakargarria den Frenchy (Ann Wedgeworth) ezagutu eta oheratu egingo dira.
Max sortutako errepide borroka baten ondorioz, bera eta Lionel kartzelaratuak izango dira. Aske gelditzean, Lionelek Detroit hirian bizi den Annie (Penelope Allen) neskalagun ohiarekin kontaktatzen saiatuko da, hura iraganean haurdun lagata eta aita izatearen ardurak izuturik abandonatu baitzuen, ez izen ez sexurik ezagutzen ez duen bere haurra ezagutzeko ilusioaz.
Azkenean Lionelek Annieri telefonoz deitu eta Annie beste gizon batekin ezkondu eta bost urteko seme bat dutela jakingo du. Logikoki, Annie oraindik ere Lionelekin guztiz haserre dago bera eta bien haurtxoa abandonatu zituelako, eta Lionel katolikoa dela jakinik, bien haurra erdibitu aurretik abortatu egin zuela eta zitalki honakoa aipatuko dio: "Jaio ere ez zen egin. Ez zen inoiz bataiatua izan. Badakizu horrek zer esan nahi duen: bere arima ezin da zerura joan. Hori da zure semearen arimari egin zeniona, sasikumea, linbora bidali zenuen. Arima hori ezingo da inoiz zerura joango". "Albiste" hau entzun eta Anniek telefono deia moztean Lionel guztiz lurjota geldituko da. Halere, deuseren jakitun ez den Maxekin elkartzean Lionelek seme bat izateaz pozik dagoen aita gisa jokatuko du.
Handik gutxira, Lionel hiriko parke batean haur batzuekin jolasten ari dela ondoezik jarri, kolapso bat izan eta egoera katatoniko batean sartuko da. Lionel psikiatriko batean sartuko dute, eta han dela Maxek berau laguntzeko edozer gauza egingo duela ziurtatuko dio, ondoren Pittsburgh hirirako joan-itzuliko tren-txartel bat erosiko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gene Hackman: Max Millan
- Al Pacino: Francis "Lionel" Delbuchi
- Eileen Brennan: Darlene
- Dorothy Tristan: Coley
- Ann Wedgeworth: Frenchy
- Richard Lynch: Riley
- Penelope Allen: Annie Gleason
- Richard Hackman: Mickey Grenwood
- Al Cingolani: Skipper
- Rutanya Alda: Akanpalekuko emakumea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1973ko filmak
- Jerry Schatzbergek zuzendutako filmak
- Gene Hackmanek antzeztutako filmak
- Al Pacinok antzeztutako filmak
- Eileen Brennanek antzeztutako filmak
- Richard Lynchek antzeztutako filmak
- Dorothy Tristanek antzeztutako filmak
- Rutanya Aldak antzeztutako filmak
- Penelope Allenek antzeztutako filmak
- Ann Wedgeworthek antzeztutako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Road movie filmak
- Pennsylvanian girotutako filmak