Edukira joan

Schengen eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schengen eremua
Datuak
Motalurraldea
Herrialdeabaliorik ez
Osatuta
Historia
Sorrera1995eko martxoaren 26a
Artikulu hau eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».

Schengen eremua 1985ean Schengengo Hitzarmenak sortutako eremua da, barneko mugak kentzea eta kanpoko mugak partekatzea helburua duena. Praktikaz, Schengen eremua herrialde bakar moduan aritzen da migraziorako.

Schengen eremua ez da Europar Batasunarekin nahastu behar: eremuan dauden herrialde guztiak ez daude EB-ean eta EB-ko herrialde guztiak ez daude Schengen eremuan.

Egun 29 herrialdek osatzen dute:[1]

  1.  Alemania
  2.  Austria
  3.  Belgika
  4.  Txekia
  5.  Danimarka (Groenlandia eta Faroeak izan ezik)
  6.  Eslovakia
  7.  Eslovenia
  8.  Espainia (Ceuta eta Melillak xedapen bereziak dituzte)
  9.  Estonia
  10.  Finlandia
  11.  Frantzia (itsasoz haraindiko lurraldeak izan ezik)
  12.  Grezia (emakumeek Athos mendian sartzea debekaturik dute)
  13.  Hungaria
  14.  Alemania
  15.  Islandia*
  16.  Italia
  17.  Kroazia
  18.  Letonia
  19.  Liechtenstein* (ez ditu bisak ematen)
  20.  Lituania
  21.  Luxenburgo
  22.  Malta
  23.  Norvegia* (Svalbard izan ezik)
  24.  Herbehereak (Aruba, Curaçao, Sint Maarten eta Karibeko Herbehereak izan ezik)
  25.  Polonia
  26.  Portugal
  27.  Suedia
  28.  Suitza*
  29.  Bulgaria
  30.  Errumania

* EB-ean ez dauden herrialdeak

Schengen Eremuan ez dauden EB-ko estatu kideak.

  1.  Irlandako Errepublika (ez du Schengengo Hitzarmena bere osotasunean onartu)
  2.  Zipre ( Ipar Zipreko Turkiar Errepublikaren arazoengatik)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]