Schengengo Hitzarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schengen espazioa» orritik birbideratua)
Artikulu hau hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».
Urdinez Hitzarmeneko estatuak, berdez etorkizunean batuko direnak (Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre).

Schengengo Hitzarmena Europar Batasunaren (EB) eraikuntzaren pausorik garrantzitsuenetarikoa dugu. Hitzarmen honek bi helburu garrantzitsu ditu: pertsonen joan-etorrirako balizko trabak (Hitzarmeneko herrialdeen arteko aduanak ezabatzea), batetik eta estatu kideen arteko segurtasun eta barne politika koordinatzea, bestetik, bereziki kanpo mugetan baldintza berberak ezarriz. Honen arabera beraz, teoriaz behintzat, "Schengen espazioa" osatzen duten herrialdeen arteko mugako kontrolak kendu dira; kontrolak espazio horren kanpoko mugetan baino ez dira egingo, eta prozedura bera erabiliko da herrialde guztietan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko ekainaren 14an sinatu zen akordioa, Schengenen (Luxenburgo). Orduko Europako Elkarte Ekonomikoaren bost estatuek, Alemania, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok sinatu zuten euren arteko mugak kentzeko.

Beranduago Italia, Espainia, Grezia eta Portugal gehitu ziren Hitzarmenera. Beraz, herrialde hauen arteko mugarik ez dago eta batetik bestera igarotzeko, NANarekin nahikoa da.

2004an Europako Batasunean sartutako estatu gehienak (Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Malta, Eslovenia, Hungaria, Estonia, Letonia eta Lituania) 2007ko abenduaren 20an sartu ziren Schengengo Hitzarmenean.

2008ean, Suitza gehitu zen, nahiz eta ez izan Europar Batasuneko estatua eta 2011n Liechtenstein batu zen zirkulazio askeko eremura.

Batasuneko bi estatuek, Erresuma Batua eta Irlanda, Schengendik kanpo egotea erabaki zuten. Bestalde, Bulgaria, Errumania, Kroazia eta Zipre ez dituzte baldintza guztiak betetzen, eta beraz, oraingoz ez dira Hitzarmeneko herrialdeak.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]