Schwerin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Schwerin
Schwerin
hiria
Schloss Schwerin 070506.jpg
Flagge Schwerin.svg DEU Schwerin COA.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
AlkateaRico Badenschier (en) Itzuli
Izen ofizialaSchwerin
Jatorrizko izenaSchwerin
Posta kodea19053, 19055, 19057, 19059, 19061 eta 19063
Udalerri kodea13004000
Geografia
Koordenatuak53°38′00″N 11°25′00″E / 53.6333°N 11.4167°E / 53.6333; 11.416753°38′00″N 11°25′00″E / 53.6333°N 11.4167°E / 53.6333; 11.4167
Mecklenburg-Vorpommern SN.svg
Azalera130.52 km²
Altuera38 m
MugakideakLudwigslust-Parchim eta Ipar mendebaldeko Mecklenburg
Demografia
Biztanleria95.818 (2019ko irailaren 30a)
Red Arrow Down.svg0 (2018)
alt_left 49.764 (%51.9)46.054 (%48.1) alt_right
Dentsitatea734,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1161
Telefono aurrizkia0385
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTallinn, Wuppertal, Vaasa, Reggio nell'Emilia, Odense, Piła eta Växjö udalerria
MatrikulaSN
schwerin.de

Schwerin Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federaleko hiriburua da, Itsaso Baltikotik 80 kilometrora hegoaldean kokaturik. 100.000 biztanle apenas dituenez, Alemaniako populazio gutxien duen hiriburua da. Hirian, alde zaharra eta duken jauregia, Schwerin lakuaren irla batean eraikia eta XIX. mendean eraberritua, nabarmentzen dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schweringo aire ikuspegia

Schwerin aintziraren (Schweriner See) hego-mendebaldeko ertzean kokaturik dago, hiri barnea hamabi aintzira txikiren artean zabaltzen delarik. Aubach errekak hainbat aintzira konektatzen ditu. Hiriaren %29a lakuek osatzen dute eta %18'5a basoek. 18 barrutik osatzen dute Schwerin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI mendean obotrita leinu eslaviarraren herrixka bat zegoen bertan. Eremu honi Zuarin izena eman zioten eta honen aldaera da Schwerin. 1160an Enrike III.ak (Heinrich der Löwe) konkistatu zuen herria eta bertan gaztelu bat eraikiz inguru honetako hiriburu bihurtu zuen. 1358an Mecklenburg Dukerrian sartu zen eta bertako dukeen egoitza bihurtu zen. 1621ean Dukerria banatu egin zen eta Schwerinek mendebaldeko zatiaren hiriburu izaten jarraitu zuen.

1918ko Alemaniako iraultzan monarkia desagertzean Schweringo Dukeek ere abdikatu beharra izan zuten eta hiria Mecklenburg-Aurrepomerania Estatu Libreko hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako tropek konkistatu bazuten ere, Sobiet Batasunaren okupazio eremuan gelditu zen eta beraz Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barnean sartua izan zen.

1990an Alemaniaren batasuna iristerakoan Mecklenburg-Aurrepomeraniako hiriburu izateko bi hautagai zeuden, Schwerin historikoa eta Rostock handiagoa dena. Azkenean Schwerinen alde egin zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde zaharra
  • Schweringo gaztelua (Schweriner Schloss): XII mendeko gaztelua, XIV mendean berriztua.
  • Schweringo katedrala (Schweriner Dom): XVI mendeko katedral gotikoa.
  • Merkatu plaza (Markt): Alde zaharraren (Altstadt) erdigunea da. Bertan daude udaletxea eta Neues Gebäude eraikin neoklasikoa. Lehoi baten estatua ere badago, hiriaren fundatzailea zen Enrike III.a Lehoia zenaren omenez.
  • Schwerin Estatuko Museoa (Staatliches Museum Schwerin)

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwerin ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]