Scone (ogia)
Scone (ogia) | |
---|---|
quick bread (en) | |
Osagaiak | garia, Garagarra, Oloa eta gasifikatzailea |
Historia | |
Jatorria | Erresuma Batua |
Scone-a forma borobila duen banakako ogitxo bat da, Erresuma Batuko sukaldaritzan ohikoa eta jatorriz Eskoziakoa. Erresuma Batuan, Irlandan, Kanadan, Australian eta Zeelanda Berrian oso ohikoa da gosari eta askarietan jatea. Eskozian, bannock izeneko ogi zapalaren zati triangeluarrak edo biribilak skone izenez ere ezagutzen dira. Gari, zekale edo olo irinarekin, gurinarekin, legamiarekin eta artoarekin egina dago. Epela eta erditik irekia zerbitzatu ohi da, eta Eskoziako high tearen (afari-merienda) osagai gisa agertzen da.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scone-ak gozoak izaten dira, eta mahaspasak, ahabiak, gazta edo datilak izaten dituzte maiz. Ulsterren eta Eskozian ere badira bertsio gaziak, hala nola soda scone-ak eta tattie scone-ak, patata irinezko pasteltxo frijituak. Eskozian, scone-ak labean egin beharrean frijitzen direnean, griddle scone-ak deitzen zaie. Scone-ak frijitzeko tradizioa ere oso ohikoa da Zeelanda Berrian.
Ameriketako Estatu Batuetatik iritsitako etorkin txinatarrek Mexikon sortutako aldaera da bisket-a.