Edukira joan

Señora sariketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Señora sariketa
Motabertso txapelketa
Indarraldi2021 - 
Estatu burujabeEspainia
Genero artistikoabertsolaritza

Señora sariketa urtero jokatzen den bertsolaritza txapelketa bat da. Ekimen honen helburua emakume eta genero disidente bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta plazan duten presentzia aregotzea da[1]. Garaipenaren ikurra txapela izan beharrean pamela handi bat da[2].

Bi finalaurreko jokatzen dira eta ondoren finala. Lehenengo bi ekitaldietan finalaurreko bakoitzetik bi bertsolari sailkatu ziren finala jokatzeko eta finalean "ohorezko señora" bi elkartu zitzaizkien seikotea osatuz. 2023an finalaurreko bakoitzetik hiru sailkatu ziren eta ez zen gonbidaturik izan finalean[3].

2024an antolatzaileek erabaki zuten zuzenean finala jokatzea, aurrez sailkapen saiorik izan gabe[4].

2025eko sariketa, formatua apur bat aldatuz, bikoteka jokatu zen.

UrteaFinalaren egoitzaTxapeldunaTxapeldun ordeaGainerako finalistak
2021[5]LesakaAmaia Agirre(*)Onintza Enbeita(*)Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza
2022[6]LeitzaAne LabakaAner PeritzErika Lagoma(*), Uxue Fernandez(*), Amaia Iturriotz, Sarai Robles
2023[7]OñatiMaider ArregiMaddi Ane TxoperenaIruri Altzerreka, Eli Zaldua, Eli Pagola, Janire Arrizabalaga
2024[8]PortugaleteJone UriaHaira AizpuruaMaialen Akizu, Ane Zuazubiskar, Araitz Katarain, Ibai Lekuona, Eukene De los Aires, Irati Majuelo
2025[9]IruñeaAmaia Elizagoien eta Malen AltzuartJoane Aldalur, Irati Tolosa, Malen Alzuart, Amaia Elizagoien, Rosi Lazkano(*), Kristina Mardaras(*)
2026[10]PlentziaOihana IguaranKattalin LizarragaMaider Altuna, Kattin Madariaga, Lide Arregi, Ana Picallo
  • (*) duten izenak "ohorezko señora" gonbidatuak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Señora Sariketa» www.eitb.eus (kontsulta data: 2022-06-11).
  2. ↑ «Euskal Herriko lehen pamela, eskualdera - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2022-06-11).
  3. ↑ «Señora Sariketa: Bilbon, Erratzun eta Oñatin izango dira bertso saioak, maiatzaren 6an hasita» Argia (kontsulta data: 2023-05-28).
  4. ↑ «Señora Sariketa Ekainaren 8an Portugaleten» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-05-27).
  5. ↑ «Amaia Agirrek irabazi du I. Señora sariketa - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2022-06-11).
  6. ↑ «Ane Labaka Mayozek irabazi du II. Señora Sariketa» Argia (kontsulta data: 2022-06-11).
  7. ↑ Mallona, Olatz Enzunza. (2023-05-28). «Maider Arregik irabazi du III. Señora sariketa» Berria (kontsulta data: 2023-05-28).
  8. ↑ «Jone Uriak irabazi du Señora Sariketa Portugaleten» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-06-12).
  9. ↑ «Malen Altzuart eta Amaia Elizagoien - Señora Sariketako pameladun berriak» bertsoa.eus 2025-06-04.
  10. ↑ Ostolaza, Paulo. (2026-06-07). «Oihana Iguaran garaile VI. Señora Sariketan» Berria (kontsulta data: 2026-06-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]