Sean Flynn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sean Flynn
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1941eko maiatzaren 31
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Kanbodia1970eko apirilaren 6a (28 urte)
Familia
Aita Errol Flynn
Ama Lili Damita
Hezkuntza
Heziketa Duke Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, fotokazetaria, argazkilaria, kazetaria, gerra argazkilaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm0283619

Sean Leslie Flynn (Los Angeles, 1941eko maiatzaren 31 - 1970eko apirilaren 6a desagertua eta legez hiltzat jo zuten 1984an) estatubatuar aktore eta fotokazetaria izan zen, Errol Flynn eta Lili Damita aktoreen semea. Dukeko Unibertsitatean ikasketa laburrak egin ondoren, 1960ko hamarkadara arte aktore izan zen. 1966an Vietnamera iritsi zen, Paris Matchek enplegatuta, eta Time Life eta United Press Internationalentzat ere lan egin zuen. 1967an Sei Eguneko Gerraren berri eman zuen eta 1968an Vietnamera itzuli zen.

Desagertzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko apirilaren 6an, kazetari batzuk Phnom Penhetik atera ziren Saigoneko prentsaurreko batera joateko. Sean Flynnek eta Dana Stonek motozikleta bidaiatzea erabaki zuten, besteekin limusinan joan beharrean. Jakina da Vietcongeko gerrillariek atxilotu zituzten errepide-kontrol batean. Hainbat iturriren arabera Khmer Gorriek hil zituzten. Bere amak 1984an hiltzat jotzea lortu zuen.

The Clash taldearen "Sean Flynn" abestiak bere historia kontatzen du. Flynnek ere paper nagusi bat du Michael Herren "Dispatches" liburua.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.