Seaska (ikastolen elkartea)
Seaska | |
---|---|
Angeluko Ikastola, Seaskako kidea. | |
Sorrera | 1969 |
Lurraldea |
![]() |
Lehendakaria | Peio Jorajuria (2019-) |
Egoitza |
Pouponniere Bidea, 64250 Kanbo, Lapurdi |
Ekitaldiak | Herri Urrats |
Webgunea | Webgune ofiziala |
Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioa da, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan haurren euskarazko hezkuntza segurtatzea helburu duena. 1969an sortu zen.
2019ko Irailean 32 ama-ikastola eta lehen mailakoak zituen, 4 bigarren mailako kolegioak eta lizeo bakarra. Herrialdeei dagokienez, 26 Lapurdin daude, 9 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan.
2019ko Irailetik goiti Peio Jorajuria da elkartearen lehendakaria, eta Hur Gorostiaga zuzendaria.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1969an abian ipini zuten lehendabiziko ikastola, Arrangoitzen (Lapurdi).
- 1984an hasi ziren Herri Urrats ospatzen.
- 2005ean 24 ikastola eta 2.129 ikasle zituen federazioak.
- 2009ko maiatzean Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin 3 urtetarako akordioa lortu zuen ikastolak garatzeko[1].
- 2013an, prefetak salaketak jarri zizkien Beskoitzeko eta Hendaiako herriko etxeei, Seaskari lurrak alokatu eta inbertsioetan laguntzeagatik. Hendaian, arazoa konpontzeko, herriko eskola publikoa bi zatitan banatu zuten eta alde bat ikastolako haurrentzat erabiltzea adostu zuten.[2]
- 2014-2015 ikasturtean 3.220 ikasle ari ziren ikasten.[3]
- 2016-2017 ikasturtean 34 ikastola ziren, 3.388 ikasle inguruk euskaraz gauzatzen zituzten beren ikasketak, ama-eskolatik batxilergora arte. Beñat Etxepare Lizeoan, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan, 2016-2017 urterako 265 ikasle ziren.[4] Ikasturte honetan, lehen aldiz, Lanbide Heziketa ikasteko aukera izan zuten 25 ikaslek.[5]
- 2018-2019 ikasturtean hiru mila eta zazpiehun bat ikasle zeuden matrikulaturik Seaskako 36 ikastetxeetan.[6]
- 2019ko uztailean Ikastolentzako Hitzarmena sinatu zuten Seaskak, Frantziako Hezkunde Nazionalak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) gorabehera luzeen ondoren. Eskatzen zituen 25 lan-postuetatik 19,5 erdietsi zituen Seaskak.[7]
Seaskaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Orotara 2019ko sarreran, 37 ikastetxe ditu Seaskak Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarren, eta 4000 ikasle eskolatzen ditu.[8]
- Ama eskola eta lehen mailako 32 ikastetxe ditu
- Donibaneko ikastola, Donibane Lohizunen, 1970 urean sotua
- Zaldubi ikastola, Senperen, 1971an sortua
- Gure ikastola, Hendaian, 1971an sortua
- Louis Dassance ikastola, Uztaritzen, 1972an sortua
- Eperra ikastola, Sohütan, 1972an sortua
- Ezkia ikastola, Hazparnen, 1972 sortua
- Garaziko ikastola, Donibane Garazin, 1972an sortu
- Azkaingo ikastola, Azkainen, 1972an sortua
- Amikuzeko ikastola, Donapaleun, 1973an sortua
- Itsas-argi ikastola, Biarritzen, 1974an sortua
- Hiriondo ikastola, Baionan, 1974an sortua
- Oihana ikastola, Baionan, 1974an sortua
- Errobi ikastola, Kanbon, 1976an sortua
- Basabürüko ikastola, Alozen, 1978an sortua
- Ortzaizeko ikastola, Ortzaizen, 1985an sortua
- Olhain ikastola, Saran, 1992an sortua
- Urruñako ikastola, Urruñan, 1995an sortua
- Kimua ikastola, Angelun, 1997an sortua
- Oztibarreko ikastola, Larzabalen, 1998an sortua
- Ametza ikastola, Hiriburun, 2004an sortua
- Baigorriko ikastola, Baigorrin, 2005an sortua
- Arberoako ikastola, Donamartirin, 2007an sortua
- Uhabia ikastola, Bidarten, 2009an sortua
- Arrokagarai ikastola, Itsasun, 2010an sortua
- Baigura ikastola, Lekornen, 2010an sortua
- Kaskarotenea ikastola, Ziburun, 2012an sortua
- Beskoitzeko ikastola, Beskoitzen, 2013an sortua
- Biriatuko ikastola, Biriatun, 2015an sortua
- Biez Bat ikastola, Basusarrin, 2015an sortua
- Munhoa ikastola, Azkaraten, 2015an sortua
- Hatsa ikastola, Bokalen, 2017an sortua
- Alhorga ikastola, Ahetzen, 2019an sortua
- Bigarren mailako iksatetxeak 5 dira:
- 4 kolegioa:
- Lizeoa orokor, teknologiko eta profesionala bat:
Elkarlana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Seaska Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren barruan dago.

Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzak ikasturte hasiera orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (Biga Bai Ikas-Bi hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea eta Euskal Haziak eskola giristinoetakoa) Hiru Sareta deritzon bilgunea sortu du.
Frantses estatuko beste herri batzuetan dauden antzeko elkarteekin ere (Alsaziako ABCM Zweisprachigkeit, Ipar Kataluniako Bressola, Okzitaniako Calandreta eta Bretainiako Diwanekin) sarritan elkarlana egiten du eta Eskolim federazioa sortu du.
Lehendakari izandakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Seaskako lehendakariak 1969an elkartea sortu zenetik:
- 1969-1979: Argitxu Noblia
- 1979-1980: Jean Pierre Seilliez
- 1980-1983: Jean Louis Maitia[9]
- 1983-1985: Mailux Zaldunbide
- 1985-1986: Jean Berria
- 1986-1987: Gexan Alfaro
- 1987-1992: Jean Louis Maitia
- 1992-1997: Philippe Goyetche
- 1997-1999: Marie josée Anetas
- 1999-2000: Itxaro Borda
- 2000-2003: Mixel Etxeberri
- 2003-2004: Filgi Claverie
- 2004-2008: Isabel Charritton
- 2008-2019: Paxkal Indo
- 2019: Peio Jorajuria
Zuzendari izandakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
3 zuzendari izan dira hasieratik:
- 1992-2000: Estebe Eyherabide
- 2001-2008: Pantxika Ibarboure
- 2008tik: Hur Gorostiaga
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Hitzarmenaren berria kazeta.info webgunean (2009-5-5)
- ↑ M. A. Txoperena Iribarren, «Hendaia eta Beskoitze, Fallouxen bi aurpegiak», Berria, 2014-11-08
- ↑ «3.220», Berria, 2014-11-08
- ↑ Beñat Etxepare lizeoa. Aurkezpena.. Noiz kontsultatua: 2018-09-10.
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2017ko ekainaren 25a). «25 ikaslek estreinatuko dute Lanbide Heziketa saila» Argia.eus Noiz kontsultatua: 2018-09-10.
- ↑ Seaska.eus. Noiz kontsultatua: 2018-09-10.
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2019-07-17). «Seaskak 19,5 lan-postu erdietsi eta Hezkunde Nazionalarekin hitzarmena sinatu du» Argia Noiz kontsultatua: 2019-07-17.
- ↑ Seaska.eus | Sarte Historikoa. Noiz kontsultatua: 2019-09-05.
- ↑ Torre, Gorka; Petxarroman, Iñaki. (1998-08-27). «Jean Louis Maitia zendu da Kultur eragile bat galdu du Euskal Herriak Urteetan euskararen aldeko borrokalaria izan dena, 55 urtetan hil da ustez bihotzekoak jota.» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) Noiz kontsultatua: 2019-11-01.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskara hezkuntza sistemetan.
- Ikastolen Elkarteko ikastolen zerrenda.
- Kaskarotenea ikastolaren auzia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Seaskako webgunea (Frantsesez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
- Ana Erasun eta Paxkal Indori elkarrizketa Argia astekarian (2008-01-06)
- Henriette Aguerreri elkarrizketa Argia astekarian (2008-05-04)
- Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariari elkarrizketa Argia astekarian.
- Argitxu Noblia Seaskaren sortzaileari elkarrizketa Argia astekarian.
- Seaskaren ikastetxeak, Berria, 2014-11-08