Season of the Witch (2011ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Season of the Witch (2011ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2011
Jatorrizko izenburua Season of the Witch
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa thrillerra, fantasiazko filma, akziozko filma eta film dramatikoa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Austria eta Kroazia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Dominic Sena Itzuli
Brett Ratner
[[Kategoria:Dominic Senak Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Nicolas Cage (Behmen von Bleibruck )
Ron Perlman
Claire Foy
Robert Sheehan
Stephen Graham
Christopher Lee
Stephen Campbell Moore
Ulrich Thomsen
Brían F. O'Byrne



[[Kategoria:Robert Sheehanek Itzuli antzeztutako filmak]]




Ekoizpena
Ekoizlea Charles Roven Itzuli
[[Kategoria:Charles Rovenek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Saturn Films Itzuli
[[Kategoria:Saturn Filmsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Mark Helfrich Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Atli Örvarsson Itzuli
Argazki-zuzendaria Amir Mokri
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Turkia
Kanpo loturak
www.seasonofthewitchmovie.com/

Season of the Witch (euskaraz Sorgin Sasoia) 2011ko Dominic Sena estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko abentura film bat da. Nicolas Cage, Ron Perlman, Robert Sheehan, Claire Foy, Stephen Campbell Moore, Stephen Graham, Ulrich Thomsen eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.

Austria, Hungaria eta Kroazian filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIV. mendea, Behmen von Bleibruck (Nicolas Cage) eta Felson (Ron Perlman) urte luzez Gurutzadetan Eliza Katolikoaren interesak defendatuz borrokatu diren Teutoi Ordenako bi gerlari dira. Behin, Esmirna hiriaz bereganatu eta gerraren basakeriez nazkatuta, biek Teutoi Ordena laga eta sorterrira itzultzea erabaki dute.

Estiriara iritsi bezain laister, izurriak ezagutzen zuten mundua suntsitu duela jabetuko dira. Marburgo hirian, jateko bila dabiltzala, D'Ambroise (Christopher Lee) kardinalak jauregian aurkez daitezen deituko ditu, beren ustekabeko itzulera dela eta, azalpen eske.

Kardinalak Behmen eta Felson beren deserzioarengatik bizialdi guztirako espetxeratzeko mehatxatuko ditu, zigorra bete ez dadin, trukean eginkizun arriskutsu bat burutu dezaten aginduko die. Jauregiaren ziegan hirira izurria ekarri eta sorgin izatea egozten zaion Anna (Claire Foy) izeneko neska gazte bat dago, hura urrutiko Severac monasteriora eramatea, bertan epaitu dezaten. Misio beldurgarri eta oztopoz beteriko honetan Hogomar iruzurgilea (Stephen Graham), Kay (Robert Sheehan) zaldun izan nahi duen mutil gazte urduria, Aita Debelzaq (Stephen Campbell Moore) eta Johann Eackhart (Ulrich Thomsen) zalduna bidailagun izango dituzte.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]