Sebastian Gabriel Borboikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastián Gabriel Borboikoa» orritik birbideratua)
Sebastian Gabriel Borboikoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSebastián Gabriel de Borbón y Braganza
JaiotzaRio de Janeiro1811ko azaroaren 4a
Herrialdea Brasil
 Espainia
BizilekuaCasa de los Heros (en) Itzuli
HeriotzaPaue1875eko urtarrilaren 11 (63 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
Familia
AitaInfante Pedro Carlos of Spain and Portugal
AmaMaria Teresa Bragantzakoa
Ezkontidea(k)Princess Maria Amalia of the Two Sicilies (en) Itzuli  (1832ko maiatzaren 26a -
Infanta Maria Cristina of Spain (en) Itzuli  (1860ko azaroaren 19a -
Seme-alabak
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Graduajeneral

Sebastian Gabriel Borboikoa (Rio de Janeiro, 1811ko azaroaren 4aPaue, 1875eko urtarrilaren 13a), jatorrizko izena Sebastião Gabriel Maria Carlos João José Francisco Xavier de Paula Miguel Bartolomeu de S. Geminiano Rafael Gonzaga, Espainia eta Portugalgo infantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sebastian Gabriel Borboi‑Bragantzakoa Brasilen jaio zen 1811n. Bere ama Beirako printzesa zen eta umea jaio eta bi urtera alargun gelditu zen. Espainiako gortean ohi zenerako oso heziketa zabala izan zuen. Amarekin eta izebarekin (Don Karlos infantearen lehen emaztea) iritsi zen Espainiara.

Jakin min kultural handia zuen eta alor askotan aritu zen: idazkuntzan, pinturan eta litografian, esate baterako. Liburutegi bikaina bildu zuen, fisika kabinete handi bat sortu zuen eta margolan bilduma zabala osatu zuen. Bere inprimategian bi egunkari plazaratu zituen: El Lagarto eta La Mariposa. Erraz moldatzen zen bost hizkuntzatan, intelektualen tertuliatxo bat bildu zuen bere inguruan eta Madrilgo artista askoren mezenasa izan zen.

Fernando VII.a hiltzean Erromara joan eta 1835 urte amaieran Don Karlosen tropekin bat egin zuen. Bilboko bigarren setioan parte hartu zuen, eta Lutxanako porrotaren ondoren, erregegaiak Iparraldeko armadako buru izendatu zuen. Espartero eta Sarsfield jeneral liberalen aurka borrokatu zen.

Armada berrantolatu eta gero, garrantzi handia izan zuen Oriamendiko garaipenean, martxa izugarri gogor baten ondoren bere tropak garaiz iritsi baitziren Britainiar Legio Laguntzailea Donostiako aldirietan suntsitzeko.

1837 urte hartako maiatzean, Erregearen espedizioko buruzagi militar izendatu zuen Don Karlosek. Aragoin, Maestrazgon eta Gaztelan barrena ibili zen, Madril inguruetara iritsi ondoren. Espedizio hark porrot egin zuen, baina arrazoi politikoengatik, ez militarrengatik, alegia, ez zela infantearen errua izan, baina, halere, porrot hura eta gero, armada karlistako buruzagitzatik kendu zuten.

Erregegaiaren ondoan jarraitu zuen, Bergarako Ituna sinatu eta penintsulatik joan ziren arte. Napoliko Gortean finkatu zen, eta hantxe bizi izan zen harik eta handik hogei urtera Elisabet II.ak karlistei amnistia eman eta Espainiara itzuli zen arte.

1868ko Iraultzaren ondorioz erregina erbeste aldera zihoanean, infanteak bere burua eskaini zion Donostian, Elio eta Férula militar karlistekin batera, iraultzaileen aurka borrokatzeko. Erbestera itzuli zen eta bere azken urteetan bi dinastiak, karlistak eta Elisabet II.a tronutik kendu berria, adiskidetzeko ahaleginetan ibili zen. Biriketakoak jota hil zen Pauen 1875ean, Bigarren Karlistadaren erdi erdian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]