Edukira joan

Sebastião Salgado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastião Salgado

(2016)

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaAimorés1944ko otsailaren 8a
Herrialdea Brasil
 Frantzia
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaParis2025eko maiatzaren 23a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lélia Wanick Salgado (en) Itzuli  (1967 -  2025)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSorbonne Parisko Unibertsitatea doktoretza
São Pauloko Unibertsitatea master
Federal University of Espírito Santo (en) Itzuli gradu
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakfotokazetaria, margolaria eta argazkilaria
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Izengoitia(k)Sebastião Salgado
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

amazonasimages.com
IMDB: nm0758204 TED: sebastiao_salgado Discogs: 2369313 Edit the value on Wikidata

Sebastião Salgado (Aimorés, Minas Gerais, 1944ko otsailaren 8aParis, 2025eko maiatzaren 23a) brasildar argazkilaria izan zen, zuri-beltzeko argazkilaritzaren maisutzat hartua dena. 1998an, Arteetako Asturiasko Printzearen saria eman zioten, Espainian.

Urte asko igaro zituen Parisen, eta han bizi zen hil arte. Gizon, emakume eta haurren sufrimendua erakusten saiatu zen. Haren lan egiteko moduari dagokionez, presak ez du eraginik izaten, urteak igaro litezke lan bat amaitutzat ematen duen arte. 1994an, berrehun eta berrogeita hamar argazkiz osatutako erakusketa bat aurkeztu zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan. Haren obrako gai nagusiak tuaregak, hainbat tribu, Indonesiako sufre-meategietako langileak, Kazakhstan hegoaldeko langileak eta antzekoak dira.

Salgadoren argazki gogoangarri batzuk Lurra eta Langileak liburuetan daude. Nazioarteko sariak irabazi dituzten irudi nagusiak, berriz, hauek dira: Nômades atravessando o Lago Faguibim, ressecado (Mali, 1985), Refugiados da Seca (Txad, 1985), Refugiados en marcha para o Sudão (1985), Mina de ouro de Serra Pelada (Brasil, 1986), Franceses na Indochina (1987), Familia de Mineiro de Carvão (India, 1989), Guerra do Golfo (Kuwait, 1991).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastião Salgado Aldatu lotura Wikidatan