Sebastián de Miñano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastián de Miñano

Bizitza
JaiotzaBecerril de Campos1779ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBaiona1845eko otsailaren 6a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta kazetaria
Lan nabarmenak

Sebastián de Miñano y Bedoya (Becerril de Campos, Palentzia, 1779ko urtarrilaren 20a - Baiona, Lapurdi, 1845eko otsailaren 6a) Donostian hainbat urtez bizi izan zen idazle, kazetari, geografo, historialari eta politikari afrantsesatua izan zen. Gaceta de Bayona (1828-1830) eta La Estafeta de San Sebastián (1830-1831) egunkari absolutisten zuzendaria izan zen. 1844an udalari bere liburutegia dohaintza proposatu zion baina asmoa bete baino lehenago hil zen. Diccionario geográfico y estadístico de España y Portugal (1826-1829) delakoa idatzi zuen, 11 liburukiz osatua. Lan horren ondorioz Espainiako Historiako Errege Akademiako kide izendatu zuten. 1828tik 1830era, Adolphe Thiersen bi idazlan historiko itzuli zituen; horietako bat, Historia de la Revolución Francesa, 12 liburukitan, Donostian argitaratu zen 1840-1841 urteetan.