Bilgor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebo» orritik birbideratua)
Txekor-gantzez eginiko bilgorra.

Bilgorra[1] (edo seboa[2], latinez sebum) animalia-jatorriko gai koipetsu solidoa da, erraz urtzen dena, batez ere gainazalak olioztatzeko (bilgorreztatzeko) eta janariak prestatzeko erabiltzen dena. Industrian ere erabiltzen da, gantz gordina ez bezala giroko tenperaturan kontserbatzen baita, besteak beste xaboia eta lubrifikatzaileak egiteko. Kandela egiteko ere erabilinizan da argizariaren ordez, ziho izena hartuz[3].

Biologian, bilgorra goi-mailako animalien bilgor-guruinek jariatzen duten gai koipetsua da[4]. Honen funtzioa da azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idi bilgorra
Balio nutrizionala 100g-ko
Energia3,774 kJ (902 kcal)
0 g
100 g
Aseak42 g
Monoasegabeak50 g
Poliasegabeak4 g
0 g
Beste batzukKopurua
Kolesterola109 mg
Selenioa0.2 mg

Gantzen ehunekoa alda daiteke.
Ehunekoak AEBko heldu batentzako eguneroko gomendio dietetikoak hartuta kalkulatu dira.
Iturria: USDA FoodData Central

Hauek dira bilgorraren gantz azidoak:[5]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilgor gordina erruz erabili izan da sukaldaritzan, koipe gisa. Adibidez, ezinbestekoa da britainiar uharteetan egindako budin tradizionalak egiteko, hala nola Eguberri budina eta giltzurrun budina prestatzeko, azal leuna ematen baitio besteak beste. Haragi betegarri tradizionalaren osagaia ere bada.

Estatu Batuetan, 1990ean landare-olioagatik aldatu aurretik, McDonald's janari lasterreko katean patata frijituak prestatzeko %93ko behi-bilgorra eta %7ko kotoi-olio nahasketa erabiltzen zen.

Bere kaloria-eduki handia dela eta, bilgorra erabiltzen zuten klima hotzeko esploratzaileek, bidaia hauen eguneroko energia-behar handia osatzeko (normalean 5.000-6.000 kcal).

Industrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziho kandela bat.

Erabilera industrialerako, lehenik eta behin bilgor gordina urtu eta sutan prozesatzen da, ondoren iragazi eta hozten da, batzuetan ziklo osoa behin baino gehiagotan eginez. Bilgor prozesatua, azienda-bazka eta txori-jan gisa eta xaboia egiteko erabiltzen da. Biodiesela eta beste oleokimiko batzuk ekoizteko lehengai gisa erabil daiteke. Historikoki kandela egiteko erabili izan da, argizaria baino alternatiba merkeagoa baitzen. Kasu honetan, bilgorrari ziho deritzo.

Bilgorra soldadura-fluxu gisa ere erabil daiteke eta larru-egokitzaile batzuen osagai nagusia da.

Xaboia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xaboia egiteko gantz-azidoak saponifikatu behar dira, eta maiz xaboigileek idi-bilgorra erabiltzen dute. Horrela, xaboien osagaietan maiz ageri da sodio tallowatoa, hau da, bilgorrezko (ingelesez tallow) gantz-azidozko gatza). Sodio tallowatoa lortzeko, bilgorra sodio hidroxidoarekin (lixiba, soda kaustikoa) edo sodio karbonatoarekin (garbiketa-soda) erreakzionatuz lortzen da.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilgor». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 22-08-28.)
  2. «Sebo». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 22-08-28.)
  3. Ziho kandela, «Ziho». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2022-08-30.)
  4. Euskalterm, Hiztegi terminologikoa, 2009 (noiz kontsultatua: 2022-8-27)
  5. National Research Council, 1976, Fat Content and Composition of Animal Products, Printing and Publishing Office, National Academy of Science, Washington, D.C., ISBN 0-309-02440-4; p. 203, online edition

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]