Segia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Segia egungo Ejea de los Caballerosen zegoen erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten.[1] Arba ibaia sortzen duten Arba de Biel eta Arba de Luesia ibaien lotunean zegoen.[2]

Hasieran suessetanien hiria izan zen baina k. a. 184an Marko Terenzio Varronek konkistatu eta baskoien eskuetan geratu zen.

Klaudio Ptolomeok aipatu zuenen Setia izena eman zion[3], agian Betikan zegoen hiriarekin nahaspilaturik. Plinio Zaharrak ere hiriaz idatzi zuen eta Itinerarietan agertu zen[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gran Enciclopedia Aragonesa Segia.
  2. Gran Enciclopedia Aragonesa Ejea de los Caballeros.
  3. Schulten, Adolf (1927) Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C. 230-232 or..
  4. Ramírez Sádaba, José Luís (2006) «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía (Murtzia) XXIII: 185-199.