Segida ekologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Segida ekologikoa ingurumenaren asaldu baten ostean: baso boreala sute bat gertatu eta urte bat (ezkerrean) eta bi urte (eskuinean) geroago.

Segida ekologikoa komunitate biologiko batean denboran zehar gertatzen den espezie egituraren aldaketa da[1]. Ingurumenaren asaldu bat gertatzen delarik, edo eremu berri bat kolonizatzeko erabilgarri geratzen bada, lehenik espezie aitzindariak agertzen dira. Ondoren, elkarren segidan, gero eta konplexutasun handiagoko ordezkapen komunitateak garatzen dira. Segida ekologikoaren azken etapa klimaxa da, komunitatearen egoera egonkorra, hain zuzen ere[2].

Bi segida mota bereizten dira[3][4]:

  • Segida primarioa: Izaki bizidunik ez dagoen lurzoru biluzi sortu berri batetik abiatuta gertatzen dena.
  • Segida sekundarioa: Eremu batean ingurumenaren asaldu bat gertatu eta aurretik zegoen komunitatea erabat suntsitzen ez denean gertatzen den segida ekologikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ecological succession Global.britannica.com
  2. Segida ekologiko Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  3. Segida primario Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  4. Segida sekundario Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Segida ekologiko Aldatu lotura Wikidatan