Segoviako Alkazarra
Segoviako Alkazarra (gaztelaniaz: Alcázar de Segovia) Espainiako Segovia hiriko monumenturik nabarmenetako bat da, Eresma eta Clamores ibaiak elkartzen diren tokian dagoen muino baten gainean altxatzen dena.
XII. mendea eta XVI. mendearen artean eraikia, askotan zaharberritu eta handitu zen, ziur asko Alfontso X.a Gaztela eta Leongoaren erregealditik Filipe II.a Espainiakoaren erregealdira arte. Azken honi zor zaio alkazarrak duen egungo itxura. Bere "silueta"k, bakarra egiten du Espainiako gazteluen artean.
Erdi Aroan, bere segurtasunagatik eta ehiza-lekuetatik gertu egoteagatik, alkazarra, Gaztelako erregeen egoitzarik gogokoenetako bat bihurtu zen, bereziki Alfontso X.arena. Askotan bizi izan ziren erregeak bertan, eta, XV. mendean, jauregi-gaztelurik aberatsenetako bat izan zen.
Gotorlekua, ondoren, Estatu presondegia izan zen 1762an Karlos II.a Espainiakoak, Segovian, bere egoitza alkazarrean izan zuen Artileria Errege Kolegioa fundatu zuen arte. 1862an, sute batek, gela nobleen sabai aberatsak suntsitu zituen, ondoren, grabatuen existentziari esker, leialki berregin ahal izan zirenak.
1931n, monumentu historiko-artistiko izendatua izan zen. 1953an, alkazarreko patronatua sortu zen, alkazarraren barnean bisita daitekeen museoaren arduraduna dena.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazteluaren banaketa, bi gunetan artikulatzen da:
- kanpoaldekoa, patio herrerar batekin, lubakiarekin, zubi altxagarriarekin eta omenaldiaren dorrearekin
- barneko dependentziak, hauen artean, kapera bat eta zenbait gela noble (Tronuaren, Galeraren, Pinaburuen, Erregeen... gelak) gaur egun bisita daitezkeenak.
Bere oinplanoa, oso irregularra da, eta eraikina dagoen muinoari egokitzen da. Omenaldiaren dorre ederra nabarmentzen da, lauki formakoa lau dorrerekin, kanoi zorrotzeko gela estalia eta leihozulo sortuekin. Joan II.a Gaztelakoak altxa zuen, eta, hasiera batean, arma gela bezala erabili zen.
Barnealdean, gela eta estantziak, luxu eta edertasun handiz apaindu zituzten margolari eta artista mudejarrek. Gaur egun, bertan, Arma Museo bat eta Artxibategi Militar bat daude.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz)Segoviako alkazarraren patronatua
- (Gaztelaniaz)Alkazarraren deskribapena