Edukira joan

Seguko eskualdea

Koordenatuak: 13°22′05″N 5°16′24″W / 13.3681°N 5.2733°W / 13.3681; -5.2733
Wikipedia, Entziklopedia askea
Seguko eskualdea
 Mali
Administrazioa
Estatu burujabe Mali
ISO 3166-2ML-4
HiriburuaSégou
Geografia
Koordenatuak13°22′05″N 5°16′24″W / 13.3681°N 5.2733°W / 13.3681; -5.2733
Azalera64.821 km²
Demografia
Biztanleria2.336.255 (2009)
Dentsitatea36,04 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00

Seguko eskualdea[1] (bamanankanez: ߛߋߓߎ ߘߌߣߋߖߊ‎Segu Dineja) Mali erdialdeko eskualdea da. Hegoaldean Sikasso eskualdearekin du muga, hego-ekialdean Burkina Fasorekin, ekialdean Mopti eskualdearekin, iparraldean Timbuktuko eskualdea eta Mauritaniarekin eta mendebaldean Koulikoro eskualdearekin. 64.821 km²ko azalera du eta 2009an 2.336.255 biztanle zituen.[2] Hiriburua Segu da.

Seguko eskualdea Sahelean dago. Klima erdi-agorra da, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera (urteko prezipitazioa 513 mm). Niger eta Bani ibaiek sail ureztatuko laborantza (arroza, azukre-kanabera) ahalbidetzen dute. 1934 eta 1945 artean frantziar kolonizatzaileek Markalako urtegia, Maliko handiena, eraiki zuten Niger ibaian[3]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seguko eskualdea zazpi barrutitan (cercle) banaturik dago: Barouéli, Bla, Macina, Niono, San, Segu eta Tominian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. Région de Ségou Geohive.com
  3. Ross VELTON: Mali Alhena Media, 2010

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]