Segundo Ispizua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Segundo Ispizua
Bizitza
Jaiotza Bermeo1869ko ekainaren  2a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1924ko ekainaren  19a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa

Segundo Ispizua Bajaneta (Bermeo, 1869ko ekainaren 2a - Madril, 1924ko ekainaren 19a) bizkaitar historialaria izan zen.

Perun jarri zen bizitzen oso gazte zela, eta apaiz-ikasketak hasi zituen. Ikasketak bertan behera utzita, Ekuadorrera jo, eta kazetaritza-lanetan jardun zuen herri hartan. Ekuadorretik bota zuten 1897an, eta Costa Rican jarri zen bizitzen. El Noticiero Costa Ricako egunkaria sortu eta zuzendu zuen, 1910 arte. Osasun-arazoak zirela eta, Bilbora itzuli, eta Bilboko talde errepublikazale nazionalista sortu zuen, 1911. urtean. Bere artikulurik gehienak Euskalerriaren Alde, Euzkadi, Union Iberoamericana, El Mercantil de Manila eta beste egunkari askotan eman zituen argitara. Obra nagusiak: La guerra actual y las doctrinas del vasco Francisco de Vitoria (1915), Historia de los vascos en el descubrimiento, conquista y civilización de América (6 liburuki, 1914-1919), La primera vuelta al mundo. IV centenario: 1522-1922. Historia de la geografía y de la cosmografía de las Edades Antigua y Media con relación a los grandes descubrimientos marítimos realizados en los siglos XV y XVI por españoles y portugueses (2 liburuki, 1922) eta Historia de la Geografía y de la Cosmografía (2 liburuki, 1922-1926).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]