Segura Irratia

Segura irratia» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Segura Irratia Gipuzkoako Segura udalerritik euskaraz emititzen duen irrati kate bat da. Goierri osorako emititu ohi du, gaur egun eskualde honetako sinbolo bilakatu delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956ean On Zesareo Elgarresta, Segurako erretorea zen apaiz bergararrak, Segura Irratia "Jainkoaren hitza eta Goierriko albisteak eskualdean zabaltzeko" sortu zuen. Lehenbizikoz 1956ko apirilaren 2an emititu zuen.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati kate honek Goierri eskualdean ospea baldin badu, entzuleek maite edo estimatzen dituzten pertsonen urtemugak zoriontzeko asmoz abestiak dedikatzeko aukera ematen duelako da. Irrati honen beste ezaugarri bat bertan egunero errezatu ohi den errosarioa da, irrati honek, bere hastapenetan behintzat, Eliza Katolikoarekin zuen nolabaiteko loturaren erakusgarria.

Diala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Segura Irratia Goierriko ahotsa. Noticias de Gipuzkoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]