Sehaska (Berthe Morisot)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le berceau
Sehaska'
Berthe Morisot 008.jpg
Jatorria
SortzaileaBerthe Morisot
Sorrera-urtea1872
Jatorrizko izenburuaLe Berceau, Mme Pontillon et sa fille Blanche eta The Cradle
Mugimenduainpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak56 (altuera) × 46,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea eta erretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
Galerie nationale du Jeu de Paume
Frantzia
BildumaOrsay museoa eta Louvreko margogintza saila
InbentarioaRF 2849
JabeaAdolphe Pontillon (en) Itzuli, Blanche Pontillon (en) Itzuli eta Frantzia
Argumentu nagusiamaternal bond (en) Itzuli
Historia
Erakusketak1st impressionist exhibition (en) Itzuli

Sehaska (Le berceau, frantsesez) Berthe Morisot emakume margolari inpresionistaren margolan ospetsua da. 1872an egina, familia giroko eszena jasotzen du. Gaur egun Parisko Orsay museoan ikus daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morisotek lan honetan bere arreba Edna Portillon haren alaba Blancheren loa zaintzen erakusten digu. Haurra bere sehaskan dago emakumea hari begira dagoen bitartean. Bi protagonistak oiha arinez inguratuta daude, gortinarena batetik, sehaska babesten duenarena, bestetik. Argia oihaletan eta emakumearen aurpegian zentratzen da. Ormen kolore ilunek, bestetik, gaua adierazten dute. Edna kaleko arropaz dago jantzita, soineko urdin batekin, dotore jantzita dago, alegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana lehen aldiz 1874ko apirilaren 15ean ireki zen Erakusketa Inpresionistan erakutsia izan da. Erakusketa hau Parisen egin zen, Gaspard-Félix Tournachon argazkikariaren tailerrean, Capucines Boulevardena. Lanak ez zuen arrakasta handia izan; Morisotek 800 frantziar libera eskatu zituen haren truke[1] baina, nahiz eta zenbait arte-kritikoen laudorioak jaso, lana saltzea ez zuen lortu. Sehaska Portillon familiaren ondarean gelditu zen. 1930ean Louvreko museoak erosi zuen. 1947tik 1986ra Galerie nationale du Jeu de Paumean erakutsi zen, Tuileriak lorategian; han Louvreko museoa Inpresionismoko lan nagusiak biltzen saiatu zen. Orsay museoa sortu zutenean margolana hara eraman zuten.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claude Moneten Jean Monet bere sehaskan (Jean Monet dans son berceau, 1867, bilduma pribatua).

Sehaskan Morisotek lehenengo aldiz amatasun gai azaltzen du; hurrengo lanetan gaian sakonduko luke. Margolan honetan Édouard Maneten eragina nabaria da. Gogoratu behar da Morisotek Maneta Louvren ezagutu zuela, 1868an, eta haren anaiarekin, Eugènerekin, 1874an ezkondu zenla.

Konposizio honetan diagonal baten gainean eraiki dela oso garbi da, hau da, ama gaztearen begirada eta alabaren buruaren gainean eraikitako diagonalaren gainean. Diagonal hori ezkerreko besoaz indartu egitan da; azken hori, modu batez, haurraren besoak erantzuten dio.


Morisotek lan honetan kolore gutxi erabili zituen: zuria, arrosa, urdina... Pintzeladak arinak dira, bestetik. Margolanean dena da lasaitasuna, gozotasuna, babesa. Lan honekin, Claude Monetek egindako beste batzuekin, haurtzaroaren ikuspuntu berri bat landu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rewald, John (2007). Histoire de l'impressionisme. Paris: Hachette. 214.or. ISBN 9782012793743.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]