Sei Nazioen Txapelketa
Six Nations Championship![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() 2018ko Sei Nazioen Txapelduna: Irlanda | |
![]() | |
Kirola | Errugbia |
---|---|
Sorrera urtea | 1883 |
Partehartzaileak |
Ingalaterra Irlanda Gales Eskozia Frantzia Italia |
Txapelketa kopurua taldez talde | |
![]() | 28 Txapelketa |
![]() | 26 Txapelketa |
![]() | 17 Txapelketa |
![]() | 15 Txapelketa |
![]() | 14 Txapelketa |
![]() | 0 Txapelketa |
Sei Nazioen Txapelketako webgunea |
Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Urtero jokatzen da otsaila eta martxoan, eta Ipar Hemisferioko talde nazionalik onenek hartzen dute parte.
1883 urtean izan zuen lehen ekitaldia. 1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[1] Britainiar uharteetako lau taldeez gain Frantziak ere parte hartzen baitzuen. 2000 urtean Italia gehitu zitzaien eta geroztik sei nazio edo herrialdek jokatzen dute txapelketa; Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak[2]. Aipatzekoa da Irlandako selekzioan Ipar eta Hegoaldeko jokalariek batera jokatzen dutela, horregatik lau probintzia bateratuen bandera da taldearen ikurra.
Gizonezkoen Sei Nazioen Txapelketaz gain, badira emakumezkoen eta gaztetxoen (20 urtez azpitik) txapelketak ere, beranduago sortu zirenak. Emakumezkoen artean Espainiak jokatu zituen lehen ekitaldiak baina 2007tik aurrera Italiak hartu zuen bere tokia.
Eduki-taula
Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa urtero jokatzen da eta talde bakoitzak behin bakarrik jokatzen du gainontzekoen aurka. Garai batean garaipen bakoitzeko bi puntu eskuratzen ziren, berdinketa bakoitzeko puntu bat eta porrot bakoitzeko bat ere ez. 2017tik aurrera ordea hobari edo plusak gehitzen zaizkie eta ondorioz puntuaketa sistema erabat aldatu da: 4 puntu garaipen bakoitzeko, 2 berdinketa bakoitzeko, 4 edo entsegu gehiago lortuz gero hobari puntu 1 eta 7 edo puntu gutxigotik galdu ezkero beste puntu 1.
Partida guztietan garaipena lortuz gero Slam nagusia saria jasotzen da. Etxeko eta kanpoko partidak jokatuz (bi urte behar dira, etxeko eta kanpoko partidak urte batetik bestera aldatuz baidoaz) Slam Nagusia bi aldiz jarraian lortzea bost alditan bakarrik gertatu da: Galesek 1908/1909 denboraldian, Ingalaterrak 1913/1914, 1923/1924 eta 1991/1992an eta Frantziak 1997/1998an[3]. Ingalaterra da Slam Nagusi gehien irabazi dituen taldea.
Historikoki puntu berdinekin amaitzen zuten taldeek txapelketa elkarbanatu egiten zuten, bientzat izaten zen garaipena beraz. 1996tik aurrera berdinketa hausteko partidetan lorturiko puntuen kopurua hartu izan da kontutan, eta berdinketak jarraitzekotan egoera hortan zeuden taldeen arteko partiden emaitzak hartu dira kontutan.[4]. Ez da beste irizpideren beharrik izan orain artean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sei Nazioen Txapelketak Bost Nazioen Txapelketaren oinordekoa da, hau halaber Home Nations-en (Lau herrialdeen arteko txapelketa) ondorengoa izan zen.[5] 1996tik aurrera, Txapelketak ofizialki (ordura arte izenez bakarrik) Europako Errugbi Txapeldunaren titulua ematen hasi zen[6][7].
Home Nations[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1883an izan zuen lehen ekitaldia. 1882ko abenduaren 16an hasi zen Gales eta Ingalaterraren arteko partidarekin. Ingelesak 0-2 nagusitu ziren[8] (entseguaren ondorengo konbertsio kopurua hartzen zen kontutan). Lehenengo txapelketa hura 1883ko martxoan bukatu zen eta Ingalaterrak 3 partida irabazi zituen Eskoziak bi eta Irlanda eta Galesek bat ere ez. Koroa Hirukoitza ere ingelesek eskuratu zuten talde guztiei irabazi ondoren. 1883an jarri zen jokoan lehen aldiz Kalkuta Kopa, Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidaren irabazlearentzako saria. 1884ko ekitaldian ere ingelesak nagusi izan ziren. 1885eko ekitaldia abiatu zen baina aurreko urtean Ingalaterra eta Eskoziaren arteko patidan istiluak izan zirenez talde biek elkarren kontra jokatzeari uko egin zioten eta ez zen txapelketa amaitu.
1888an Ingalaterrak ez zuen Nazioarteko Errugbi Elkartean sartu nahi izan eta bi urtez txapelketatik kanporatua izan zen. 1890 urtean itzuli zen eta Eskoziarekin elkarbanatu zuen garaipena. 1897 eta 1988an ere ezin izan zen txapelketa amaitu.
Hasierako hamarkada hauetan Eskozia izan zen nagusi eta 11 garaipen lortu zituen. Galesek zortz lortu zituen eta Irlandak eta Ingalaterrak bosna.
1908ko ekitaldian Slam Nagusia saria ematen hasi ziren partida guztiak irabazten zituenari. Lehenengo bi ekitaldiak Galesek irabazi zituen.
Bost Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1910 ekitaldian Frantzia sartu zen txapelketan. Ingalaterra izan zen hurrengo bi hamarkadetan nagusi. 1915 eta 1919 artean ez zen txapelketarik jokatu Lehen Mundu Gerraren erruz baina 1920an berriz ekin zioten lehiari. 1931 urteko ekitaldia amaitzerakoan Frantziari jokalari profesionala izatea egotzi zioten eta txapelketatik kanporatua izan zen[8][9]. Zortzi ekitalditan berriz ere lau herrialde britainiarrak izan ziren lehian. 1940 eta 1946 artean bigarren etenaldia izan zen, oraingoan Bigarren Mundu Gerra zela eta.
1947an berrekin zioten txapelketari, berriz ere Frantzia barruan zela. Hurrengo urteetan Irlanda eta Gales nagusitu ziren. 1954an iritsi zen Frantziarren lehen garaipena, Ingalaterra eta Galesekin elkarbanatua izan bazen ere. 1960, 1970 eta 1980 hamarkadetan frantsesek eta galestarrek lortu zituzten garaipen gehienak[10], 1990 hamarkadan ordea ingelesen pizkundea etorri zen.
Ipar Irlandako gatazkak bete betean jo zuen txapelketa. 1972ko Derryko Sarraskiaren ondoren Dublinen jokatu beharreko errugbi partida aurreko taldeen aurkezpenetan God Save the Queen ereserkia jotzeari uko egitea erabaki zen[11], neurri hau mende laurden batez egon zen indarrean. Ingelesak haserretu ez zitezen Frantziak Dublinen jokatu behar zituen partiden aurretik Marseillesa ereserkia ere ez jotzea erabaki zen. Era berean Irlandarren ereserkia ere kanpoko partidetan ez jotzea erabaki zen. 1973. urtea bitxia izan zen, bost taldeek elkarbanatu baitzuten garaipena, bakoitzak bi partida irabazi eta hiru galduta.
1989an Kalkuta Koparen antzeko bi txapelketa abiatu ziren, Millennium Trophy Ingalaterra eta Irlandaren artean eta Centenary Quaich Irlanda eta Eskoziaren artean.
1996 urtetik aurrera ofizialki Europako Errugbi Txapelketa izena hartu zuen eta beraz garaile bakarra behar zuen txapelketak. Partidetan lorturiko puntuak eta jasotakoak hasi ziren kontuan hartzen.
Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Azken aldaketa nabarmena 2000 ekitaldian izan zen, Italia sartu baitzen txapelketan[12]. Sorpresa handia eman zuen gainera, estraineko partidan aurreko ekitaldiko txapelduna zen Eskozia 34-20 emaitzaz garaitu baitzuen Erroman. Galtzailearen zurezko koilara jasotzea egokitu zitzaion ordea.
Bi sari berri jarri ziren abian, Giuseppe Garibaldi Trophy Frantzia eta Italiaren atean eta Eurostar Trophy Frantzia eta Ingalaterraren artean. 2000 hamarkadan Frantziak 5 garaipen lortu zituen. Hurrengo urteetan Irlanda, Gales eta Ingalaterrak lortu dituzte garaipenak.
Sei Nazio edo Herrialde partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
|
|
|
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Sari nagusiak:
- Slam Nagusia: Txapelketako partida guztiak irabazten dituenak jasotzen duen garaikurra. 1908an eman zen sari hau lehen aldiz.
- Erabateko Garaipena edo Garaipen Soila: Emaitza hoberena atera duen taldearentzat inork ez duelarik lortzen Slam Nagusia. Garai batean gertatu zen garaipena banatzea berdinduak ziren taldeen artean. Baina 1990tik berdinketak ekiditeko kontutan hartzen da alde eta aurkako puntuazioa.
- Koroa Hirukoitza: Britainiar Uharteetako taldeen artean partida guztiak irabazi dituen taldeak irabazten du.
- Talde biren arteko sariak:
- Kalkuta Kopa: Eskozia eta Ingalaterraren arteko garaileari eman ohi zaio. Sari hau 1879. urtetik aurrera eskaintzen da[13].
- Millennium Trophy: Ingalaterra eta Irlandaren arteko garaileari eman ohi zaio. Sari hau Dublin hiriko sorreraren milaurtekoa ospatzeko sortu zen eta 1988. urtetik aurrera eskaintzen da[14].
- Centenary Quaich: Irlanda eta Eskoziaren arteko garaileari eman ohi zaio. "Quaich" bat zeltiar edalontzi mota bat da[15][16][17].
- Giuseppe Garibaldi Trophy: Frantzia eta Italiaren arteko garaileari eman ohi zaio. Giusseppe Garibaldi omenezko saria da hau, iraultzaile hau Nizan jaio baitzen, garai hartan Italiar lurraldean kokatzen zena eta gaur egun Frantziako hiria dena. Sari hau 2007. urtetik aurrera banatzen da.
- Eurostar Trophy: Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagoketako garaileari eman ohi zaio.
- Auld Alliance Trophy: Eskozia eta Frantziaren arteko garaileak eskuratzen du. Sari berriena da, 2018an izan baitzuen lehen ekuitaldia.
- Galtzailearen saria:
- Zurezko koilara: 1999 artean partida guztiak galtzen zituen taldeari ematen zitzaion sari birtuala (ez da garaikurrik ematen) zen, 2000-tik aurrera azken postuan gelditzen den taldeari ematen zaio.
Errugbi estadioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Twickenham Stadium | Stade de France | Millennium Stadium |
---|---|---|
![]() |
![]() |
![]() |
82.000 ikusle[18] | 80.000 ikusle[19] | 74.500 ikusle[20] |
![]() |
![]() |
![]() |
Irekiera: 1909 | Irekiera: 1998 | Irekiera: 1999 |
Stadio Olimpico | Murrayfield Stadium | Aviva Stadium |
![]() |
![]() | |
70.000 ikusle[21] | 67.500 ikusle[22] | 51.700 ikusle[23] |
![]() |
![]() |
![]() |
Irekiera: 1937 | Irekiera: 1925 | Irekiera: 2010 |
- Iraganean:
Dublingo Lansdowne Road (49.000 ikusle)
Dublingo Croke Park (82.000 ikusle)
Erromako Stadio Flaminio (30.000 ikusle)
Txapelketa honek bere historian izan duen ikusle kopuru handiena 1975ko martxoaren 1ean izan zen Murrayfield Stadiumean, 104.000 ikuslerekin, Eskozia eta Gales arteko norgehiagoka batean.[24][25]
Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]












Sailkapen Orokorra:
Selekzioa | Jokatutako txapelketak | Irabazitako txapelketak | Slam nagusiak | Garaipen partekatuak | Koroa hirukoitza | Zurezko koilara |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
122 | 28 | 13 | 10 | 25 | 25 |
![]() |
124 | 26 | 11 | 12 | 20 | 21 |
![]() |
124 | 15 | 3 | 8 | 10 | 33 |
![]() |
124 | 14 | 3 | 9 | 11 | 36 |
![]() |
89 | 17 | 9 | 8 | - | 18 |
![]() |
19 | 0 | 0 | 0 | - | 13 |
Home Nations (1883-1909)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bost Nazioak (1910-1931): Frantzia onartua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna(k) | Slam nagusia | Koroa hirukoitza | Kalkuta Kopa | Zurezko koilarea |
---|---|---|---|---|---|
1910 | ![]() |
- | - | ![]() |
![]() |
1911 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
1912 | ![]() ![]() |
- | - | ![]() |
![]() |
1913 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
1914 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() ![]() |
1915 1919 |
Lehen Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa | ||||
1920 | ![]() ![]() ![]() |
- | - | ![]() |
![]() |
1921 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- |
1922 | ![]() |
- | - | ![]() |
- |
1923 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- |
1924 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- |
1925 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
1926 | ![]() ![]() |
- | - | ![]() |
- |
1927 | ![]() ![]() |
- | - | ![]() |
- |
1928 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- |
1929 | ![]() |
- | - | ![]() |
![]() |
1930 | ![]() |
- | - | berdinketa | - |
1931 | ![]() |
- | - | ![]() |
- |
Home Nations (1932-1939): Frantzia kaleratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna(k) | Slam nagusia | Koroa hirukoitza | Kalkuta Kopa | Zurezko koilarea |
---|---|---|---|---|---|
1932 | ![]() ![]() ![]() |
- | - | ![]() |
- |
1933 | ![]() |
- | ![]() |
![]() |
- |
1934 | ![]() |
- | ![]() |
![]() |
- |
1935 | ![]() |
- | - | ![]() |
- |
1936 | ![]() |
- | - | ![]() |
- |
1937 | ![]() |
- | ![]() |
![]() |
- |
1938 | ![]() |
- | ![]() |
![]() |
- |
1939 | ![]() ![]() ![]() |
- | - | ![]() |
- |
Bost Nazioak (1940-1999): Frantzia berriz onartua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sei Nazioak (2000- ): Italia sartu zen[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Galesko taldeen artean jokatzen den errugbi lehiaketa da. 2002 eta 2006 artean Espainiak jokatu zuen eta 2007an haren lekua hartu zuen Italiak.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Home International Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Irabazlea | Slam Nagusia | Koroa hirukoitza | Zurezko koilara |
---|---|---|---|---|
1996 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() ![]() ![]() |
1997 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
1998 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Bost Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Irabazlea | Slam Nagusia | Koroa hirukoitza | Zurezko koilara |
---|---|---|---|---|
1999 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2000 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2001 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Irabazlea | Slam Nagusia | Koroa hirukoitza | Zurezko koilara |
---|---|---|---|---|
2002 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2003 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2004 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2005 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2006 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2007 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2008 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2009 | ![]() |
— | ![]() |
![]() |
2010 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2011 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2012 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2013 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2014 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2015 | ![]() |
— | ![]() |
![]() |
2016 | ![]() |
— | ![]() |
![]() |
2017 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
2018 | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() |
14 | 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2017 |
![]() |
6 | 2002, 2004, 2005, 2014, 2016, 2018 |
![]() |
2 | 2013, 2015 |
![]() |
1 | 1998 |
Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa edo 6 Nations Junior delakoa 20 urtez azpiko jokalariek jokatu ohi dute eta talde partehartzaileak hauek dira: Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Gales.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa hau 2008. urtean sortu zen 21 eta 19 urtez azpiko bi lehiaketen batasuna lortzeko xedeaz. Ingelesek lortu zuten lehendabiziko urteko Slam Nagusia eta txapelketa gehien lortu duen taldea izan da.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Irabazlea | Slam Nagusia |
---|---|---|
2008 | ![]() |
![]() |
2009 | ![]() |
— |
2010 | ![]() |
— |
2011 | ![]() |
![]() |
2012 | ![]() |
— |
2013 | ![]() |
— |
2014 | ![]() |
![]() |
2015 | ![]() |
— |
2016 | ![]() |
![]() |
2017 | ![]() |
![]() |
2018 | ![]() |
— |
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() |
6 | 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017 |
![]() |
3 | 2009, 2014, 2018 |
![]() |
1 | 2010 |
![]() |
1 | 2016 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Godwin, Terry (1984) The International Rugby Championship 1883-1983 Londres: Willows Books ISBN 000218060X .
- ↑ Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6
- ↑ Vincent Laudet, Caroline Moncel, Sandrine Matichard, Isabelle Calais: "XV de France : Le tournoi à la une", L’Équipe, 2006, ISBN 2-915535-24-8
- ↑ Rules of the RBS 6 Nations Championship RBS 6 Nations .
- ↑ Jean Denis, Histoire Du Tournoi Des Cinq Nations Ou Sans Médailles Ni Couronnes, Farnot, 1979
- ↑ Scotland: European champions BBC News 2000-01-31 .
- ↑ 16 mars linternaute.com: Le Tournoi des Cinq Nations officiellement coupe d'Europe des Nations
- ↑ a b Trueman, Nigel Rugby Football History . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
- ↑ (Ingelesez) Six Nations history 2002 . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
- ↑ (Ingelesez) Six Nations history 2002 . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
- ↑ (Ingelesez) Gallagher, Brendan (2013-02-08) Six Nations 2013: the day John Pullin's England 'turned up' 40 years ago to revive Irish rugby during Troubles ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
- ↑ (Frantsesez) «Le premier match de l'Italie aux 6 nations» Memosport 2017-03-15 . Noiz kontsultatua: 2018-02-02 .
- ↑ (PDF) The Calcutta Cup: the legacy of a club that died scottishrugby.org .
- ↑ About Us rfu.com .
- ↑ Massie, Alan (2000-02-19) Lamenting the sad decline of the fighting Irish The Scotsman 31. orrialdea .
- ↑ Ferrie, Kevin (1999-03-22) Scotland now have quality in quantity The Herald 1. orrialdea .
- ↑ Walsh, David (2005-02-13) Scots torn apart by Irish mean machine The Sunday Times Sport 2. orrialdea .
- ↑ (Ingelesez) «Twickenham Stadium» RFU . Noiz kontsultatua: 2018-02-09 .
- ↑ (Frantsesez) «Histoire & Valeurs» Stade de France 2015-09-07 . Noiz kontsultatua: 2018-02-09 .
- ↑ (Ingelesez) «Facts and Figures» principalitystadium.wales . Noiz kontsultatua: 2018-02-09 .
- ↑ (Ingelesez) «Stadio Olimpico - Rome - The Stadium Guide» www.stadiumguide.com . Noiz kontsultatua: 2018-02-09 .
- ↑ (Ingelesez) «Tours of BT Murrayfield Stadium | Scottish Rugby Union» www.scottishrugby.org . Noiz kontsultatua: 2018-02-09 .
- ↑ «Home» www.avivastadium.ie . Noiz kontsultatua: 2018-02-09 .
- ↑ rbs6nations.com: Murrayfield stadium
- ↑ scrum.com: Scotland-Wales 1975
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sei Nazioen Txapelketa ![]() |
- Sei Nazioen Txapelketako Webgune Ofiziala (Ingelesez) (Frantsesez) (Italieraz)
- Eskoziako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Frantziako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Frantsesez)
- Galesko Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Ingalaterrako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Irlandako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Ingelesez)
- Italiako Selekzioaren Webgune Ofiziala (Italieraz)
|
|
|