Seigarren Koalizioaren gerrak hainbat gudu garrantzitsu izan zituen Lützen, Bautzen eta Dresdenen. Gudurik handiena Leipzigeko gudua izan zen, "Nazioen Gudua" ezizena duena, Lehen Mundu Gerraren aurretik inoiz Europako historian egondako gudurik handiena. Napoleonen galderak bai Errusian zein Alemanian bere gaitasun ezaren frogatzat hartu zituzten. Bere armadak desantolatu ziren eta Napoleon Alemaniatik kanporatu 1813an, Frantzia inbadituz 1814an. Aliatuek Frantziako Armadak garaitu zituzten, Paris inbaditu eta Napoleon abdikatzera behartu zuten, exiliatuz. Frantziako monarkia berrezarri zute naliatue, Borboi leinua jarriz Borboien berrezarkuntzan.
Hau ez zen, hala ere, Napoleondar Gerren amaiera izan. Napoleonek Elbatik ihes egitea lortu zuen, Frantziara itzuli eta boterea berreskuratu zuen eta Zazpigarren Koalizioaren gerra piztu zuen 1815an, "Ehun Egunak" bezala ere ezagutzen dena.