Sejong Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sejong Handia
Sejong the Great Bronze statue 02.JPG
Joseon dinastiako monarka

1418ko abuztuaren 10a - 1450eko otsailaren 17a
Bizitza
Jaiotza Seul1397ko maiatzaren 7a
Herrialdea Joseon
Heriotza Seul1450eko martxoaren 30a (52 urte)
Hobiratze lekua Geonwolleung Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
Aita Taejong of Joseon
Ama Queen Wongyeong
Ezkontidea(k) Queen Soheon Itzuli
Lady Park Itzuli
Lady Choi Itzuli
Lady Ho Itzuli
Lady Song Itzuli
Lady Song Itzuli
Lady Chonju Lee Itzuli
Lady Yang Itzuli
Lady Kan Itzuli
Lady Cha Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Yi Itzuli
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, politikaria eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Konfuzianismoa
Neo-Confucianism Itzuli
Budismoa

Sejong Handia edo Seyong Handia erregea ((Hangul세종대왕; Hanja世宗大王; RRSejong Daewang; MRSejong Taewang; 1397ko maiatzaren 7a1450eko maiatzaren 18a), izen pertsonala Yi Do (이도; 李祹) zuena, Koreako Chosŏn dinastiako laugarren subiranoa izan zen, eta 1418tik 1450era arte gobernatu zuen herria.

Tronuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sejong eta bere sendia Jeonjutik zetozen. Taejong (1367-1422) eta Won-gyong errege-erreginen semea izanik, Min klanekoak zirenak, Sejongi Chungnyeong Printzearen titulua eman zioten 1412an, eta 1418ko ekainean oinordeko Printze izendatu zuten, urte bereko abuztuan tronuratu aurretik Taejong erregeak abdikatu zuenean.

Berez, Yangnyeong Printzea bihurtu behar zen errege. Baina Taejong erregeak Chungnyeong egokiagoa zela uste izan zuen, sortu zuen egonkortasun politikoa eta boterea hobeto baliatuko zituelakoan. Gorteko basailuek eskari bat aurkeztu zioten erregeari Yangnyeong formalki kargutik kentzeko eta Chungnyeong oinordeko Printze izendatzeko. Modu horretan, Chungnyeong printzea oinordeko printze izendatu zuten Taejong erregeak nahi bezala, eta bere mendeko gehienek gustura onartu zuten.

Jiphyeonjeonaren bitartez, Sejong erregeak akademiko adimentsu asko trebatu zituen, konfuzianismoan oinarritutako hainbat erritual eta sistema antolatu zituen, eta askotariko liburuak argitaratzeko programa zabal bat jarri zuen martxan. Proiektuen artean, Hangeul alfabeto korearra asmatzea, nekazaritza eta zientziaren garapena, medikuntzako tekniken sistematizazioa, musika eta legeak, eta lurralde nazionalaren hedatzea zeuden, eta guzti horrekin Sejongek nazioa sendotzea lortu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalari bikaina eta hangul idazkeraren asmatzailea izan zen. Eguzki-erlojua eta ur-erlojua ere asmatu zituela uste da, beste hainbat ekarpen zientifikoren artean.

Filosofia neokonfuzianistaren jarraitzailea izanik, zenbait zigor gogor ere debekatu zituen. Gobernari errukiorra izan zen.

Sejong 53 urterekin hil zen eta Yeong Mausoleoan ehortzi zuten. Sejongen seme zaharrena, Munjong Chosŏngoa, izan zen hurrengo erregea.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sejong Handia Aldatu lotura Wikidatan