Sekularizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Sekularizazioa gizarteak bizitako aldaketa-prozesu sakon bati ematen zaion izena da, zeinean erlijioari estuki loturiko balioek zein erakundeek indarra galtzen duten, balio ez-erlijiosoen eta erakunde sekularren mesedetan. Sekularizazioa, horrela, nagusiki soziologian zein filosofian erabilitako kontzeptua da. Sekularizazioaren tesia, bere aldetik, modernizazioaren bidez erlijioak gizarte-bizitzan zein gobernuetako erabakietan eraginik izango ez duenaren ustea da.

Sekularizazioa teoria gisa edo prozesu historiko gisa uler daiteke. Teoria gisa hartuz, Karl Marx, Sigmund Freud, Max Weber eta Émile Durkheim bezalako gizarte-zientzialariek azaldu zuten nola gizarteen modernizazioarekin batera erlijioaren eraginaren gainbehera zetorren.

Historialarien ikuspegitik, sekularizazioak bestelako zentzua du. Horren arabera, Eliza Katolikoak gobernu desberdinekin izandako harremanen aldaketari deritzo, zeinaren ondorioz gobernuen gain Elizak zuen eragina gutxitu baitzen. Horri lotuta, Elizaren batekin lotura formalik ez duen estatu-egitura sortu zen, estatu sekularra hain zuzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]