Selenio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Selenioa
Selen 1.jpg

34

ArtsenikoaSelenioaBromoa
S

Se

Te
Se-TableImage.png
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Selenioa, Se, 34
Serie kimikoa ez-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 16, 4, p
Masa atomikoa 78,96(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Ar] 4s2 3d10 4p4
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 6
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) (grisa) 4,81 g/L
Urtze-puntua 494 K
(221 °C, 430 °F)
Irakite-puntua 958 K
(685 °C, 1.265 °F)
Urtze-entalpia 6,69 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 95,48 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,363 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 500 552 617 704 813 958
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 6, 4, 2, 1, -2
(oxido azido sendoa)
Elektronegatibotasuna 2,55 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 941,0 kJ/mol
2.a: 2.045 kJ/mol
3.a: 2.973,7 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 115 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 103 pm
Erradio kobalentea 116 pm
Van der Waalsen erradioa 190 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 0,519
Soinuaren abiadura 3.350 m/s
Isotopo egonkorrenak

Selenioaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
72Se Sintetikoa 8,4 e ε - 72As
γ 0,046 -
74Se  %0,87 Se egonkorra da 40 neutroirekin
75Se Sintetikoa 119,779 e ε - 75As
γ 0,264, 0,136, 0,279 -
76Se  %9,36 Se egonkorra da 42 neutroirekin
77Se  %7,63 Se egonkorra da 43 neutroirekin
78Se  %23,78 Se egonkorra da 44 neutroirekin
79Se Sintetikoa 2,95x105 u β- 0,151 79Br
80Se  %49,61 Se egonkorra da 46 neutroirekin
82Se  %8,73 1,08x1020 u β-β- 2,995 79Kr

Selenioa (grezieraz: σελήνη selene, "Ilargia" esan nahi du) elementu kimiko bat da, Se ikurra eta 34 zenbaki atomikoa dituena. Ez-metala da, kimikoki sufrearen eta telurioaren antzekoa, eta naturan oso arraroa da egoera elementalean aurkitzea. Toxikoa da kantitate handietan, nahiz eta aztarna-kantitateak beharrezkoak diren funtzio zelularrerako animalia gehienetan (denetan ez bada), zenbait entzimaren gune aktikoan parte hartzen baitu. Hain zuzen, selenioa glutation peroxidasa entzimaren funtseko osagaia da. Landareetan selenio-premia aldakorra da espezieen arabera

Selenio isolatua hainbat formatan ageri da. Formarik egonkorrena, erdieroale dentso more-gris bat da, polimero-kate trigonal baten egitura duena. Elektrizitatea hobe eroaten du argitan, ilunetan baino, eta fotozeluletan erabiltzen da. Selenioa eroaleak ez diren beste zenbait formatan ere existitzen da: beiraren antzeko alotropo beltza, bai eta sufrea bezalako egitura duten zenbait forma kristalino gorri ere.

Selenioa pirita bezalako sulfuro meetatik erauzten da merkataritza-erabilerarako. Seleniuroak eta seleniatoak diren mineralak ere ezagutzen dira, baina arraroak dira.


Selenio elementalaren forma alotropikoak: beltza, grisa eta gorria
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Selenio Aldatu lotura Wikidatan