Semeola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Semeola baserria, Aia

Semeola Aiako Altzola auzoko baserri bat da, Pagoetako natura parkean kokatua. Aiako auzo honetan, eta bere inguruetan, zenbait leku mitologiko daude, hala nola, Basajaun haitza, Sanson harria, Aitzpelarretako haitzak (Elkanoko eliza eraiki omen zuten jentilen bizilekua)...

Bertako sinismenen arabera, Semeolako sukaldea Aizkultzeta leizearekin lotuta dago. Leize hau Errezilgo Granada baserriarekin lotuta omen dago baita ere beste zenbait istorioen arabera.

Baserriak, jauregiak, gaztelu zaharrak eta leizeak lotzen dituzten pasabideen inguruko kontakizunak oso zabalduta daude Euskal Herrian.

Beste aldetik, garai batean, Semeolako etxekoandreak ekaitza etxera hurbiltzen ikusten zuenean, baserriaren gaineko haitz batera igotzen zen, eta bertan, senarraren gerrikoa estolatzat harturik, honako araoa botatzen zuen gaztelera eta euskara nahasten:"Karga Izarraitz ta deskarga Ernio eta guarda Altzola, endemas Semeola".

Araoa Marimundukoari zuzenduta zegoen, Mariren izenetariko bat, eta helbura, jakina, ekaitzaren ireluek Baserria eta auzoa ez kaltzetzea eta beraien haserrea Ernio mendiaren kontra botatzea. Bi mendi hauek ikusgai dira Semeolatik.

Semeolako etxekoandrearen bealako araoak erabili izan dira Euskal Herriko hainbat tokietan, hala nola Ataunen eta Ormaiztegin, oso antzeko hitzekin.

Hau ez zen emakume araoegile honen araokatzeko era bakarra, egunero halakoa botatzen zuen eguerdian eta gauean eseritzen zenean; "Gure Jaungoikoak eman deigula osasuna eta pakea, eta goiz-arratseako esnia eta eguerdiako eltzea haragiz betea".

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]