Semera Sanoitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Semera Sanoitz
Erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotza 1012
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza 1062 (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Hobiratze lekua Royal Pantheon Itzuli
Familia
Aita Antso III.a Gartzez Nagusia
Ama Munia Gaztelakoa
Ezkontidea(k) Bermudo III.a Leongoa
Anai-arrebak
Leinua Semeno leinua
Jarduerak

Semera Sanoitz edo Semera Iruñekoa (?, 1012?, 1062 eta gero) Iruñeko infanta eta Leongo erregina ezkontidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaime Salazarrek Antso III.a Iruñeko erregea eta bere emaztea zen Munia Gaztelakoaren alaba zela dio[1].

1035eko otsailaren 17a baino lehen Bermudo III.a Leongoa ezkondu eta seme bakarra izan zuten: Alfontso, jaio eta berehala hil zena[2].

1037an Tamaróngo guduan nafarrek eta gaztelarrek Bermudo III.a menderatu eta akabatu zuten. Erresuma Semeraren neba zen Fernando I.a Leon eta Gaztelakoaren eskuetan geratu zen, eta Semera bertan bizi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Salazar Atxa, Jaime (1988) Una hija desconocida de Sancho el Mayor Vianako Printze Erakundea ISSN 1137-7054.
  2. Del Arco y Garay, Ricardo (1954) Sepulcros de la Casa Real de Castilla Madril: Instituto Jerónimo Zurita. Consejo Superior de Investigaciones Científicas 166. or..


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.