Semigaliar
| Mota | etnia |
|---|---|
| Honen parte | Eastern Balts (en) |
| Geografia | |
| Estatua | Letonia |
Semigaliarrak (letonieraz: zemgaļi) antzinako herri baltiko baten kideak ziren, batez ere Semigalian eta inguruko eskualdeetan bizi zirenak. Germaniar gurutzatuen, Ezpataren Livoniar Anaien eta Livoniar Ordenaren aurkako beren erresistentzia luzeagatik nabarmendu ziren.[1]
Buruzagi nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Semigaliarrak monarkia bat ezarri zuen Baltikoko lehen herria izan zen, semigaliar nobleen boterearekin alderatuta oraindik ahula zela.
Semigaliar buruzagi nabarmenetako bat Viestards izan zen. Honek, XIII. mendearen hasieran semigaliar aurkako fakzioak estatu bakar baten batasunera batzeko asmoz, aliantza bat egin zuen alemaniar gurutzatuekin, kanpoan zituzten etsaiak garaitzeko. Ituna hautsi ondoren, gurutzatuek euren lurrak inbaditu zituzten eta lituaniarrekin aliatu ziren. 1236an, Sauleko guduan, Ezpataren Livoniar Anaien ordena ia deuseztatu zuten.
Nameisisek, beste semigaliar buruzagi batek, semigaliar eta lituaniar tribuak batu zituen germaniarren lurretan (Prusia) mendekuzko kontraeraso bat egiteko. Bere jarduerei buruz ezagutzen diren iturri nagusiak Livländische Reimchronik eta Das Zeugenverhör des Franciscus de Moliano (1312) dira. Hala ere, 1270eko hamarkadaren amaieran Semigalian eta ekialdeko Prusian germaniar gurutzatuen aurkako garaipen handiak lortu zituen buruzagi boteretsu bat zegoela badakigu.
Semigaliarrek, euren erresistentziarekin jarraitu zuten 1290era arte, Sidrabeneko euren azken gotorlekua erre zuten arte. Orduan, semigaliar kopuru handi batek Lituaniara emigratu zuen, eta, han, germaniarren aurkako borrokan jarraitu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gimbutas, Marija, The Balts, (1963) Londres: Thames and Hudson, 97–102 orr.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |