Sena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sena
Seine (fr)
Rouen France Panoramic-View-02.jpg
Sena Rouenen
Kokapena Frantzia
Luzera 776 km
Arroa 78.650 km²
Emaria Le Havren: 563 m³/s
Iturburua Côte-d'Or (Borgoina)
Ibai ahoa Mantxako kanala
Topographic map of the Seine basin (French png).png

Sena[1] (frantsesez: La Seine) iparraldeko Frantziako ibaia da, herrialdeko garrantzitsuenetakoa, sal-erosketarako ubide historikoa baita. Paris hirian, batez ere, turismo erakarle ona ere bada. Herrialdeko bigarren ibairik luzeena da, Loiraren ondoren. 776 km luze da eta 78.650 km²ko ibai arroa hartzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sena ibaia eta Eiffel dorrea, Paris
Sena La Défensetik hurbil, Paris
Senaren gaineko Normandiako zubia, Le Havre eta Honfleur artean

Burgundian du iturburua, Tasselot mendian, 446 metroko garaieran, Source-Seine izeneko herri txikian, Côte-d'Or departamenduan. Ipar-ekialdera egiten du Aube ibaiarekin bat egiten duen arte. Handik Ile-de-Franceko eskualdean barneratzen da. Montereau hirian Yonne ibaiaren ura jasotzen du eta ipar-mendebaldera egiten du. Parisen sartu ondoren Marne ibaiarekin bat egiten du, eta Frantziako hiriburua igarotzen du zubi ikusgarrien azpitik. Ondoren Oise ibaiaren ura bildu eta ipar-mendebaldera egiten du, bihurgune handiekin. Rouen hiritik (Normandia) igaro ondoren, 25 kmko delta zabala eratu eta Le Havretik gertu Mantxako kanalean itsasoratzen da.

Sortaldetik sartaldera, honako departamendu hauek zeharkatzen ditu: Côte-d'Or, Aube, Marne, Seine-et-Marne, Essonne, Val-de-Marne, Paris, Hauts-de-Seine, Seine-Saint-Denis, Val-d'Oise, Yvelines, Eure, Seine-Maritime eta Calvados.

Ontziz ibil daiteke; Frantziako itsas joan-etorriaren heren bat ibai horretatik egiten da. Paris, Le Havre eta Rouengoak dira portu nagusiak. Rodano, Rhin eta Loira ibaiekin ubideen bidez lotua dago.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Oharra: Es=Eskuinetik Ez=Ezkerretik)

Senaren ibaiadar nagusien arroak:

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeharkatzen dituen hiri nagusiak hauek dira:

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senaren emaria 1975-2010 bitartean neurtua izan da Poissyko estazioan (Île-de-France)[2]. Gune horretan, drainatutako azalerak 61.820 km² du, arro osoaren % 78,6. Batez besteko emaria 483 m³/s da. Emari handiena otsailean du (811 m³/s), eta txikiena abuztuan (250 m³/s).

Senaren batez besteko emariak (/s) Poissyn neurtuak
Datuak: 1975-2010 bitartean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sena Aldatu lotura Wikidatan