Sentikortasun-analisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sentikortasun-analisia inbertsio-erabakiak hartzeko enpresetan asko erabiltzen den termino finantzario bat da. Honek aldagai bat aldatzean, balio eguneratu garbiak (BEG) eta kutxa-fluxu berriak kalkulatzen ditu; hala nola, hasierako inbertsioa, denbora, diru-sarrerak, kostuak…  Hauek kalkulatuta ditugunean, gure proiektuarekiko estimazioak hobetzea posible izango dugu.

Sentikortasun-analisiaren kalkulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin BEG zaharra eta berria alderatuko ditugu. Balio bat irtengo da hortik, eta hori 100 balioarekin bideratuz, kanbio-portzentaje lortuko dugu.

; non, BEGb eguneratutako balio berria den, eta BEGz zaharra.

Metodo hau aplikagarria izateko inbertsio-proiektuaren agertoki posibleak identifikatu behar ditugu, ondorengoetan sailka ditzakegu:

  • Ezkorra: Inbertsio ikuspegi okerrena da, hots, proiektuaren porrota erakusten du.
  • Gertagarria: Hau, inbertsio-analisian edukiko genukeen emaitzarik gertagarriena izango litzateke, objektiboa eta oinarria dezenteko informazioan izan behar du.
  • Baikorra: Beti dago aukera pentsatzen duguna baino gehiago lortzearena.

Esan daiteke sentikortasun-analisia oso erabilgarria dela kutxa-fluxuen metodologian, enpresaren balioaren ikuspegi zabalagoa emateaz gain, enpresaren balioan oinarrizko aldagaien eragina estimatzen laguntzen duelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gava, L.; E. Ropero; G. Serna y A. Ubierna, Dirección Financiera: Decisiones de Inversión, Ed. Delta, 2008.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.