Edukira joan

Sentsore induktibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sentsore induktiboa objektuak detektatu edo neurtzeko indukzio elektromagnetiko printzipioan oinarritzen den tresna da. Induktore batek eremu-magnetiko bat garatzen du korronte bat bere barruan dabilenean; bestela, korronte batek induktore bat daraman zirkuitu bat zeharkatuko du eremu- magnetikoa aldatzen denean. Efektu hori eremu-magnetiko batekin elkar eragiten duten objektu metalikoak detektatzeko erabil daiteke. Substantzia ez metalikoak, likidoak edota zikinkeriak eremu-magnetikoarekin elkar egiten ez dutenez, sentsore induktiboek egoera traketsetan funtziona dezakete.

Sensor induktiboen oinarrizko elementuak.1. Kanpo-sentsorea 2. Oszilatzailea 3. Demoduladorea 4. Disparador Schmitt 5. Irteera-etapa

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sentsore induktiboaren harilek Foucault-en korronteak eragiten ditu detektatu beharreko materialean. Horiek, era berean, sentsorearen harilaren aurka egiten duen eremu-magnetiko bat sortzen dute, sentsorearen induktantzia murriztuz. Sentsorearen barneko harilaren induktantziaren murrizketa horrek sentsorearen inpedantzia txikiagotzea dakar.

Oszilatzaileak eremu-magnetikoa sortuko du bere anplitude normalarekin. Une horretan, zirkuitu-detektatzaileak berriro antzematen du inpedantzia-aldaketa hori, eta seinale bat bidaltzen dio irteerako anplifikadoreari, hark sentsorearen irteera-egoera alda dezan.

Sentsoreak “Normalean Irekia” konfigurazioa badu, antzeman beharreko metala detekzio-eremuan sartzen denean aktibatuko du irteera. Kontrakoa gertatzen da sentsoreak "Normalean Itxia" konfigurazioa duenean. Egoera-aldaketa horiek kanpoko unitateen bidez ebaluatzen dira, hala nola PLCen, PCen, erreleen eta abarren bidez.


Irteerako seinalea sentsorearen eta objektuaren arteko distantziaren araberakoa da:

Korrontea induktorean zehar

1.- Antzeman beharreko objektua ez dago:

●       Oszilazio-anplitudea maximora, operazio-mailaren gainean;

●       Irteera desaktibatuta mantentzen da.

2.- Hauteman beharreko objektua, detekzio-eremura hurbilduz:

●       Foucault-en korronteak sortzen dira, eta, beraz, energia-transferentzia bat dago;

●       Detekzio-zirkuituak anplitudea murrizten dela hautematen du, operazio-mailaren azpitik eroriz;

Detekzioa

●       Irteera aktibatzen da.

3.- Antzeman beharreko objektua detekzio-eremutik aldentzen da:

●       Foucault-korronteen ezabatzea;

●       Oszilazio-anplitudearen gehikuntza detektatzen du;

●       Irteera operazio-mailara iristen denez, desaktibatu egiten da.


Histeresia aktibazio eta desaktibazioaren arteko distantzia-aldaketari deritzo. Objektu metaliko bat sentsore induktiboari hurbiltzean, antzeman egiten duen distantziara detekzio-distantzia deritzo. Objektu bera urruntzen denean, sentsoreak ez du detektatzeari berehala uzten, berrezartze-distantziara iristen denean baizik. Distantzia hori detekzio-distantzia gehi sentsorearen berezko histeresia da.

Histeresia

Kontsiderazio orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

●       Antzeman beharreko objektuaren azalerak ez du izan behar hurbiltasun-sentsorearen diametroa baino txikiagoa (ahal dela, sentsorearen tamaina edo diametroa baino 2 aldiz handiagoa). Sentsorearen diametroaren %50 baino txikiagoa bada, detekzio-distantzia nabarmen murrizten da.

●       Eremu-magnetikoen mugak direla eta, sentsore induktiboek detekzio-distantzia txikia dute beste sentsore mota batzuekin alderatuta. Distantzia hori alda daiteke, sentsore induktibo motaren arabera, milimetro batzuetatik 40 mm-ra, batezbeste.

●       Detekzio-maila mugatua orekatzeko, sentsore induktiboen itxura asko daude: zilindrikoak, zapalak, angeluzuzenak, etab.

●       Sentsore induktibo zilindrikoak ohikoenak dira industrian.

●       Sentsoreak muntatzeko aukera, bai arrasatuak, bai arrasatu gabeak.

●       Zati mugikorrik ez dutenez, hurbiltasun-sentsoreek ez dute higadura asko jasaten.

●       Diseinuan kontuan hartu diren alderdi bereziei eta IP67 babes-mailari esker, sentsore induktibo askok kontrako giroetan lan egin dezakete, fluido korrosiboekin, olioekin eta abarrekin, eraginkortasuna galdu gabe.