Sepiolita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sepiolita

Mineraly.sk - sepiolit.jpg


Sepiolita lagin bat.
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Filosilikatoak
Formula Mg4Si6O15(OH)2·6H2O
Dana sailkapena 74.03.01b.01
Nickel-Strunz sailkapena 9.EE.25
Sistema kristalino Ortorronbikoa
Klase dipiramidala
Talde espazial Ortorronbikoa
H-M ikurra: (2/m2/m2/m)
Talde espaziala: Pnna
Zelda unitatea a = 5.21 Å,
b = 26.73 Å,
c = 13.5 Å,
Z = 4
Identifikazioa
Kolorea Zuri grisaxka, zuria, zuria tindu horixka edo gorrixkarekin; berde urdinxka
Habitoa Noduluduna, konpaktua, lur itxurakoa, buztinakara, masiboa; gutxitan zuntz mehe gisa
Distira Motela, lur itxurakoa
Errefrakzio indizea nα = 1.520,
nβ = 1.520,
nγ = 1.530
Ezaugarri optikoak Biaxiala (-)
Birrefringentzia δ = 0.010
2V angelua Neurtua: 20° - 70°,
kalkulatua: 18°
Marra Zuria

Sepiolita filosilikatoen taldeko mineral zuri bigun bat da. Ezaguna da pipak eta iruditxoak egiteko material gisa erabiltzen delako. Bere formula kimikoa Mg4Si6O15(OH)2·6H2O da eta forma solidoan, zuntz eran edo hauts modura ageri da izadian.

Jatorriz meerschaum izena eman zion Abraham Werner geologoak (alemanieratik: "itsasoko aparra"), baina 1847an Ernst Friedrich Glockerrek sepiolita deitu zuen (grezieratik: sepion, "txibia" + lithos, "harria"), Italian aurkitu zuen mea bateko sepiolitak txibien lumaren antz handia zuelako.

Dentsitate erlatibo txikia eta porotasun handia dituenez, ur gainean flotatzen du.

Iruditxoak eta pipak egiteko erabiltzeaz gain, petrolio-putzuak zulatzeko lanetan eta katuentzako kakatokien material xurgatzailea egiteko erabiltzen da. Eraikuntzan, kareoreetan erabil daiteke ur-biltegi gisa.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrano formako fibula hauek VI. mendean egin ziren urre, brontze, harribitxi, beira eta sepiolitarekin.

Merkataritzan erabilitako sepiolita gehiena Turkiako Eskişehir eskualdetik erauzten da. Nodulu-masa irregularretan ageri da, metaketa alubialetan. Magnesitarekin batera agertzea ohikoa da, bien jatorria serpentina baita.

Badaude sepiolita-meak beste zenbait tokitan, baina kantitate txikiagoan. Grezian, Tebas hiritik hurbil eta Eubea eta Samos uharteetan dago. Moravian, Kromau inguruetan ageri da. Kantitate txikiagoak daude Frantzian, Espainian eta Marokon. Estatu Batuetako hiruzpalau tokitan ere badago. Afrikan, bestalde, Tanganyika lakuaren inguruetan aurkitu da sepiolita.

Sepiolitan zizelkatutako turkiar iruditxoak Viena bezalako hirietako lantegietan egin izan dira tradizionalki, baina 1970eko hamarkadan Turkiak esportazioa debekatu zuen, herrialdean bertan mineral hori lantzeko industria sor zedin.