Edukira joan

Serafim Shyngo-Ya-Hombo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serafim Shyngo-Ya-Hombo
2. elizbarrutiko apezpiku

1992ko maiatzaren 29a - 2008ko uztailaren 17a
← Afonso Nteka (en) Itzuli - Vicente Carlos Kiaziku (en) Itzuli →
Elizbarrutia: Mbanza Congoko elizbarrutia
apezpiku titular

1990eko martxoaren 26a - 1992ko maiatzaren 29a
← Martin Luluga (en) Itzuli - Josef Kajnek (en) Itzuli →
Elizbarrutia: Aquae in Dacia (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1990eko martxoaren 26a - 1992ko maiatzaren 29a
Elizbarrutia: Luandako artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaQuibala (en) Itzuli, 1945eko otsailaren 6a
Herrialdea Angola
HeriotzaWindhoek, 2026ko urtarrilaren 1a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Serafim Shyngo-Ya-Hombo (Quibala, 1945eko otsailaren 6a – Windhoek, 2026ko urtarrilaren 1a) angolar elizgizon kaputxinoa izan zen. 1990etik 1992ra Luandako apezpiku laguntzailea izan zen eta 1992tik 2008ra Mbanza Congoko apezpikua.[1]

Serafim Shyngo-Ya-Hombo 1945eko otsailaren 6an jaio zen Quibalan. Anaia Txiki Kaputxinoen Ordenan sartu zen eta 1971ko abuztuaren 1ean apaiztu zen.[2]

1990eko martxoaren 26an, Joan Paulo II.a aita santuak Luandako apezpiku laguntzaile eta Daziako Aquaeko apezpiku titular izendatu zuen. Urte bereko ekainaren 24an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Luandako Fátimako Ama Birjinaren elizan, Alexandre do Nascimento kardinalaren eskutik, kontsakratzailekideak Fortunato Baldelli eta Zacarias Kamwenho izanik. 1992ko maiatzaren 29an, Mbanza Congoko apezpiku izatera iritsi zen.[1] 2008ko uztailaren 17an, Benedikto XVI.ak bere dimisioa onartu zuen.[3]

Shyngo-Ya-Hombo Namibiako Windhoek hiriburuan hil zen gaixotasun baten ondorioz, 2026ko urtarrilaren 1ean, 80 urte zituela.[4][5]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) «Bishop Serafim Shyngo-Ya-Hombo, O.F.M. Cap. †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-01-02).
  2. ↑ (Ingelesez) «Bishops Celebrating Their Jubilees in Angola (2025–2030)» GCatholic (kontsulta data: 2026-01-02).
  3. ↑ (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Mbanza Congo (Angola)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2008-07-17 (kontsulta data: 2026-01-02).
  4. ↑ (Ingelesez) Atemanke, Jude. «Second Catholic Bishop of Mbanza Congo Diocese in Angola Dies at 80, Eulogized as “an example of humility, wisdom”» ACI Africa 2026-01-02 (kontsulta data: 2026-01-02).
  5. ↑ (Portugesez) «Morreu Dom Serafim Shyngo-Ya-Hombo, bispo-emérito de Mbanza Congo» Imparcial Press 2026-01-01 (kontsulta data: 2026-01-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]