Serafin Baroja parkea
- Artikulu hau Donostiako parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».
|
Serafin Baroja parkea | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| Herrialdea Lurraldea |
|||||
| Koordenatuak: | 43°18′30.85″N 2°00′07.53″W / 43.3085694°N 2.0020917°W | ||||
Serafin Baroja parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen parke bat da. Lugaritz muinoan dago, Antigua eta Aiete auzoen artean, Donostiako apaiztegiaren atzean[1] eta Luis Villasante parketik hurbil. Parkea hesituta dago eta gauean ixten da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forma ia pentagonala duen parke historiko hau Apaiztegiaren eraikinaren atzean kokatzen da. Beraz, Kontxako badiaren gaineko talaia paregabea da. Planta handiko arboladi bat gordetzen du. Bertan ageri dira lizarrak, indi gaztainondoak, astigarrak, zedroak, izeiak, sekuoiak eta Himalaiako palmondoak. Zuhaitz horien artean magnolia ikusgarri bat nabarmentzen da, Udal Plan Orokorrak babestua. Onibarra, eta iraganean bertan zegoen jauregia, Monteleon de Castilblancoko Dukesarenak ziren. Horrenbestez, parkea izen horrekin ere ezagutzen da. Serafin Baroja donostiar idazlearen omenezko izena darama.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Donostiako Apaizgaitegiaren atzealdean dago.
-
Lugaritz muinoa.
-
Haur parke bat dago.
-
Orokorrean, zuhaitz gazteak dira parkekoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]