Serapio Huitzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serapio Huici Lazcano» orritik birbideratua)
Serapio Huitzi

Bizitza
JaiotzaAtarrabia1868ko irailaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1953ko abenduaren 11 (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, bideetako ingeniaria eta idazlea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Serapio Huitzi Lazkano (Atarrabia, Nafarroa, 1868ko irailaren 3a - Madril, Espainia, 1953ko abenduaren 11[1]) Nafarroako ingeniaria eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finantza-gizon garrantzitsua izan zen (Papelera Española enpresako lehendakariordea eta Espainiako Espasa-Calpe argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria izan zen) eta, horrez gainera, arte- eta arkeologia-ikerketa batzuk bideratu zituen.

Obra nagusiak: El santuario de San Miguel de Excelsis (Navarra) y su retablo esmaltado (1929, Victoriano Juaristirekin batean) eta Arqueología navarra. La iglesia de Gasólaz (1923), Arqueología vizcaina. Ermita de San Miguel de Zuméchaga (1924) eta Iglesia de templarios de Torres del Río (1923) hitzaldi-artikuluak. Euskaltzalea zen eta Eusko Ikaskuntzako kidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]